Ezohiko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntza


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-09-01 - 2026-09-30
  • Arloa: Kirolak

Deskribapena:

Helburua

Aparteko kirol-ekitaldiak antolatzeko laguntzak.

Xedea

Oinarri hauen xedea da izaera bereziko kirol ekitaldiak antolatzeko laguntzak nola eman arautzea. Hauek dira ekitaldi horiek:
-Kirol erakundeen urteurrenentzako dirulaguntzak.
-Aparteko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak.

Ekitaldiak deialdiaren aurreko urteko irailaren 1etik deialdiaren urteko abuztuaren 31ra bitartean programatu eta egin beharko dira.

Erakunde bakoitzak gehienez ere urteurren baterako eta/edo kirol ekitaldi baterako eskatu ahal izango du dirulaguntza.

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako federazioak, kirol klubak eta bestelako entitateak oinarri espezifikoen 1. oinarrian adierazitako jardueraren bat antolatzen badute.

Baldintzak

Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko epea

2026ko irailaren 1tetik irailaren 30ra arte

Aurkeztu behar den dokumentazioa
  • Ekitaldiaren gastuen eta sarreren balantzea.   
  • Diru-sarreren eta gastuen zerrenda zehatza, horien partidak eta batukari osoak bat etorri beharko dira aurkeztutako balantzekoekin.
  • Diruz lagundutako jardueraren justifikazio memoria.
Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2026ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2026ko maiatzaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2026-05-29; 99. zenbakia)

Informazio osagarria

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA

113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)