Arkeologi ondasunei eragiten dien obren ondoriozko arkeologia-jarduerak gauzatzeko diru laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Interes arkeologikoko edo ustezko interes arkeologikoko eremuetan egindako esku-hartze arkeologikoen gastuak konpentsatzeko dirulaguntzak, haien kontserbazioan eragina izan dezaketen ekimen pribatuko lanak direla eta.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu eta horretarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz; bertan espresuki jasoko baitira aurkeztu beharreko agiri eta informazioak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ)
  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (estatutuak, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, erregistroaren ziurtagiria, etab...)
  • Arkeologia jarduerari buruzko txostena 5.1.c) atalean zerrendatzen diren alderdi guztiak jasoko dituena
  • Jardueraren jatorrizko fakturak

Deialdi honetan plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez egiaztatuko diren betekizunak honako hauek izango dira:

a) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

b) Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori.

c) Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea. Salbuetsita egongo dira profesional edo enpresaburu ez diren pertsona fisikoak.

Horretaz gain, eskatzailea pertsona fisikoa denean:

e) NANa edo identifikatzeko agiria. 

Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa

Informazio osagarria
  • Helbidea:
    Ondare Historiko Artistiko eta Artxiboen zerbitzua, Okendo kalea 20,  9. 20004 DONOSTIA
  • Harremanetarako pertsona:
    Mertxe Urteaga. Arkeologoa
    Tel.: +34 943 112754
    E-maila: murteaga@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/06/17/c2404366.pdf

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.