Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi eta 2023ko irailaren 26an bukatuko da.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuGordailuan. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakuntza praktika egiteko beka bat da. Gordailua zentroa Irunen dago. Bekaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da ikaslea praktikak egiteko Gordailuan sartzen den unetik hasita. Epe horren baitan Gipuzkoatik kanpoko museoren batean hilabeteko egonaldia egingo da betiere estatu espainolean.
Bete beharreko baldintzakBeka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
- EGA titulua edo baliokidea edukitzea eskabidea egiteko unean.
- Honako gaietan prestakuntza akademikoa egiaztatzen duten goi mailako unibertsitate tituluaren jabe izatea: Gizarte eta Kultur Antropologia, Historia edo Kultur Ondarea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaInterneten bidez aurkezturiko eskaerak lehenetsiko dira dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:
Informazio osagarria
- GORDAILUA. Auzolan 4. 20003 IRUN
Xabier Kerexeta Erro
- Tel.: 34 943 415175
- E-mail: xkerexeta@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kultura ondareaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.