SubvencionesPortlet
Hirugarren gizarte-sektoreko entitateen egoitzetan inbertsioak egitea
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2019
- Gizarte Politikako Departamentua
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuHirugarren sektoreko gizarte entitateen egoitzen inbertsiorako diru laguntzak.
Laguntzen zenbatekoa
Diru laguntza gehienez ere 200.000 eurokoa izango da lerro bakoitzean, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz. Entitate batek diru laguntzak eskatuko balitu zenbait lerrotan, guztira emandako diru laguntzak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, lerro bakoitzean emandako zenbatekoak batuta.
Hartzaileak
Hirugarren sektore sozialeko erakundeak.
Baldintzak
Egoitza berriak sortzeko lokalen egoki tze lanak. Handitze, eraberri tze edo/eta indarrean dagoen arautegira egokitzeko lanak. Eraikinaren energia efizientziaren hobekuntzarako eraberritze lanak.
Aurkeztu behar diren agiriak
a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.
b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.
c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean obrak badira eta 15.000 eurotik gorakoa -ekipamendua bada-, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.
d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.
e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.
Eskaerak aurkezteko epea
2019ko urtarrilaren 31a
Ebazpen Epea
6 hilabete
Jaso Beharreko Dokumentazioa
Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Ezespena
Araudi aplikagarria
Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko eta 2019ko deialdiak: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioei zuzendutakoa. GAO 198 2018-10-15.
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua- JAUREGI LAZKANO, Amaia
- 943113171
- inbertsioakgp@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.