SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gizarte Zerbitzuetako zentru berriak sortzea

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuan jasota dauden gizarte zerbitzuen zentro berriak egiteko diru laguntzak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere 200.000 eurokoa izango da lerro bakoitzean, edo eskatutako kopurua txikiagoa izango balitz. Entitate batek diru laguntzak eskatuko balitu zenbait lerrotan, guztira emandako diru laguntzak ezingo du 200.000 eurotik gorakoa izan, lerro bakoitzean emandako zenbatekoak batuta.

 

Hartzaileak

a) Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate lokalek.

b) Diru laguntza eskatzen den zentroaren jarduerarekin zerikusi zuzena duten helburuak dituzten erakunde publiko eta pribatuek.

 

Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak

a) Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoaren, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan bildutako onuradun izateko debekuren batek ez eragitea.

b) Sexu diskriminazioa dela eta zigor administratibo edo penalen bat jaso ez izatea, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legean aurreikusitakoaren arabera.

c) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

d) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

e) Diru laguntzaren xede diren higiezinen titularitatea izatea, jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa. Azkeneko bi kasuetan, lagapen edo errentamendu aldiak 10 urteko gutxieneko iraupena izan ahalko du, egin litezkeen luzapenak barne.

 

Proiektuek edo jarduerek bete beharreko baldintzak

1. Zentroek eta egoitzek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon beharko dute.

2. Gizarte zerbitzuen alorrean indarrean dagoen araudia betetzea, bai eta jardueraren ingurukoa ere.

3. Proiektuek 12. oinarrian jaso tzen den arautegiari erabat egokitzea aurreikusi beharko dute, aplikagarri zaizkien kasuetan. Horretarako, Gizarte Politikako Departamentuak egindako ikuskaritzen emaitza, berariaz, kontuan hartu beharko da.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egingo diren jarduketen memoria, planoak barne.

b) Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, oniritzia eduki beharrik gabe, hala dagokionean.

c) Egingo den jarduketaren aurrekontu xehatua. Aurrekontua 40.000 eurotik gorakoa denean obrak badira eta 15.000 eurotik gorakoa -ekipamendua bada-, hiru aurrekontu aurkeztu behar dira.

d) Higiezinaren titularitatea justifikatzen duten agiriak, izan jabe, lagapen-hartzaile edo errentari gisa.

e) Jasotako beste laguntza edo diru laguntza batzuen inguruko egiaztagiriak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko urtarrilaren 31a

 

Ebazpen Epea

6 hilabete

 

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Prozeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

 

Araudi aplikagarria

Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko eta 2019ko deialdiak: gizarte zerbitzuen zentroetako inbertsioei zuzendutakoa. GAO 198 2018-10-15.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.