SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko diru laguntzak (III. eranskina)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diru laguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Helburu hauek dituzten proiektuek jaso ahal izango dute finantzazioa:

• Gizarte zerbitzuek hartu ditzaketen gizarte behar berriak definitzea eta neurtzea, kualitatiboki eta kuantitatiboki

• Pertsonekin, familiekin eta taldeekin egin beharreko gizarte esku hartze berritzaileen emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea.

• Gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten erakundeen eta eremu horretako proiektuen kudeaketa modu berriak eta koordinazio modu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea

Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa: 5.000 euro entitateko.

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, baldin eta proiektuaren jarduera esparrua Gipuzkoako Lurralde Historikoa bada.

Betebeharrak

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.


b) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek


c) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.


d) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

e) 1. oinarri orokorrean definitutako pertsonekiko, taldeekiko edo kolektiboekiko esku hartzea izatea helburutzat, talde horietan sentsibilizazioan eta prebentzioan lan egiten dutenak sartuta.


Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:


a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.


b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.


c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

Eskaerak aurkezteko epea

Otsailaren 15etik martxoaren 15era (biak barne).

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazioaren aurkezpena Diru Laguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus)

Erabakitzeko epea

Sei hilabete,  gehienez ere.

Jasoko diren agiriak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2019ko deialdia https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/02/14/c1900632.pdf

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak (https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/02/16/e1501345.htm)

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.