SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako diru laguntzak (2019ko deialdia)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Lurralde oreka

Deskribapena:

Xedea eta jarduera eremua

Landa ingurunean bizi direnen bizi kalitatea hobetzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietara iristeko landa bideak hobetuz.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Bide berriak eraikitzea, dauden bideak konpontzea eta hobetzea, baita seinaleztatzea ere.

Deialdia: Eskaera bat udal edo entitate bakoitzeko. Eskaeran, diruz lagundu daitezkeen bost proiektu sartuko dira gehienez. Aurkeztutako proiektuen balorazioa modu independentean egingo da proiektu bakoitzerako.

Gehieneko diru laguntza eskaera bakoitzerako: 35.000 €.

Diruz lagundu daitekeen proiektuaren gutxieneko inbertsioa: 2.000 €

Aurkeztutako proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak eta diru laguntzaren portzentajeak, "Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako laguntzak arautzeko Oinarri Arautzaileen" 8.- Balorazio irizpideak- eta 9.- Diru laguntzen zenbatekoa- puntuetan jasota daude.

Jardueraren aurrekontua

Jardueraren aurrekontua 1.600.000 € da.

Onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta tokiko erakunde txikiak, landa bideen titularrak direnak edo, gutxienez, bideen erabilera publikoa egiaztatzen dutenak.

Eskaerak aurkezteko modua

Derrigorrez Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da, diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, eta horretarako dagoen inprimaki berezia erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko otsailaren 25etik 2019ko martxoaren 26ra

Ebazpena

2019ko maiatzaren 20ko GAO

 

Informazio osagarria

Jacinto Garcia: 943 112178   jgarcia@gipuzkoa.eus

Eider Amezua: 943 337555   eamezua@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lurralde oreka

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.