SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak elkarrekiko norgehiagokako erregimenean esleituko dira.

2 beka emango dira eta bakoitza 12.000 eurotakoa izango da.

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak, azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

a) Berotegi efektuko gasen emisioa muga tze a deialdi honetako beste ildo ba tzu etan ain tzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indar tzea.
b) Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazaritza sistemak.
c) Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.
d) Erresilientziaren egoki tze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.

Bekaren xede diren proiektuak hasi gabe egon beharko dira deialdi bakoitzari dagokion urteko urtarrilaren 1ean.
Aurkeztutako proiektuek originalak izan beharko dute, aurrez publikatu gabeak. Ez da onartuko ez beka honen eta ezta antzeko xedea duen beste edozein bekaren aurreko deialdiren batean, nahiz zati batean, nahiz osoki, saritua izan den lanik, ez i tzulpenik, ezta aldaketarik ere. Onartuko dira aurreko urtetan sarituak izan diren proiektuak jarraitzen dituzten eta ikertzaile edo ikerketaren jarraipena behar duten proiektuak.

Laguntzen zenbatekoa

Beka bakoitza 12.000,00 eurokoa izango da. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera.

Beka hauek bateraezinak izango dira xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengo zatia, kopuru osoaren % 50, beka emateko unean, eta bigarren zatia, gainerako % 50, 2019ko abenduan, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak proiektuaren hasierako txostena onartu ondoren, 12. oinarrian bukaerako zuriketaren eskakizuna alde batera utzi gabe.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan. Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin.Zehazki, Zietzian eta Ingenieritzako adarretako titulazio akademikoak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai unibertsitatekoak.

Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.  

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.

Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gutxienik bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz.

Aurkeztu behar diren agiriak

— Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

— Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia.
Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da. 15-20 orrialde izango ditu gu txi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.
— Euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.
— Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela. Bere titulazioa, jarduera eremua eta lan egiten duen entitatea ageriko dira. Bere jarduera eremuak proiektuarekin lotuta egongo da.
— Erantzukizuneko adierazpena, non jasoko den eskatzailea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.
— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela inolako laguntza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.
— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan aratzen diren terminoetan jarduera laboralik garatzen.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (http://www.gfaegoitza.eus) bertan diru laguntzaren atarira sartuz.

Ebazpen Epea

Deialdia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoitza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez balitza ie eskatzaileei behar bezala jakinarazi, beka eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

- Beken deialdia eta oinarri arautzaileak
- Araudi orokorra:
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk)
2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.