SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioko proiektuetarako bekak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta proiektu lagungarriak

Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio bekak elkarrekiko norgehiagokako erregimenean esleituko dira.

2 beka emango dira eta bakoitza 12.000 eurotakoa izango da.

Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio bekak, azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

a) Aldaketa klimatikoari buruzko ulermen publikoa handitzea, ahal den neurrian Gipuzkoa lurraldean duen eraginean zentratuz.
b) Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida sustatzea, gizartean duen eragina eta herritarrek harditzaketen egokitzeko eta arintzeko neurriak.
c) Adin guztietako jendea inspiratu eta piztu gure ohiturek aldaketa klimatikoaren gainean izan dezaketen aldeko ondorioei buruz.
d) Trebetasunak garatzea aldaketa klimatikoaren dibulgazioan eta komunikazioan.

Aurkeztutako proiektuek originalak izan beharko dute, aurrez publikatu gabeak. Ez da onartuko ez beka honen eta ezta antzeko xedea duen beste edozein bekaren aurreko deialdiren batean, nahiz zati batean, nahiz osoki, saritua izan den lanik, ez i tzulpenik, ezta aldaketarik ere. Onartuko dira aurreko urtetan sarituak izan diren proiektuak jarrai tzen dituzten eta ikertzaile edo ikerketaren jarraipena behar duten proiektuak.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatukide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin.Zehazki,  Zientzian eta Ingenieritzako adarretako titulazio akademikoak eskatuko dira.

Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.  

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.

Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gutxienik bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz.

Laguntzen zenbatekoa

 Beka bakoitza 12.000,00 eurokoa izango da. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera.

Beka hauek bateraezinak izango dira xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengo zatia, kopuru osoaren % 50, beka emateko unean, eta bigarren zatia, gainerako % 50, 2019ko abenduan, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak proiektuaren hasierako txostena onartu ondoren, 12. oinarrian bukaerako zuriketaren eskakizuna alde batera utzi gabe.

Aurkeztu behar diren agiriak

— Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.
— Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren  planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia.Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da. 15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.
— Euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.
— Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela. Bere  titulazioa, jarduera eremua eta lan egiten duen entitatea ageriko dira. Bere jarduera eremuak proiektuarekin lotuta egongo da.
— Erantzukizuneko adierazpena, non jasoko den eskatzailea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko mar txoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.

— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela inolako laguntza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.
— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan jarduera laboralik garatzen.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://egoi tza.gipuzkoa.eus). Bertan, diru-laguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz.

Ebazpen Epea

Deialdia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoitza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez balitzaie eskatzaileei behar bezala jakinarazi, beka eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Araudi aplikagarria

- Beken deialdia eta oinarri arautzaileak

- Araudi orokorra:

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk)

2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.