SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

II. Eranskina. Aisialdi eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.


  1. (Derrigorrezkoa) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia

  2. (Aukerazkoa) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.

  3. (Aukerazkoa) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.

  4. (Aukerazkoa) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki entitate batek emana. Agiri hori beharrezkoa da bakar bakarrik kontu zenbakia aldatu bada.

  5. (Aukerazkoa) Programaren ezaugarriak eta erakundearen oinarri soziala deskribatzen dituen dokumentua; horrekin batera dokumentuak euskararen erabileraren sustapena eta genero ikuspegiaren txertatzea ere deskribatu behar ditu.

  6. (Aukerazkoa) Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa