SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

IV. eranskina. Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak

Aurkezten diren laguntza eskaerak modalitate hauetako baten barruan egon beharko dira:
a) Haur edo gazteen sustapenerako unitateen gidaritzapean, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat estrategikoak eta erreferentziazkoak diren proiektuak egitea, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa, berritasuna edo erreplikagarritasuna (proiektu bat udalerri batean garatu eta sistematizatu ondoren, hura etorkizunean beste udalerri batzuetan ezarri ahal izatea) aintzat hartuta.
b) 1.000 biztanle baino gutxiagoko zenbait udalerriren arteko lankidetza ekarriko duen proiektu bat egitea.
c) Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak egitea, Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko.
c1) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko hiru urteko plan bat egitea, sustapeneko jarduketak eta zerbitzuak diseinatuz eta martxan jarriz.
c2) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko urtez urteko kudeaketa plan bat egitea.
c3) Sustapen zerbitzurik ez duten 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako programa orokor bat egitea, programa hobetze aldera talde aholkularitzako bileretan parte hartzeko konpromisoaz.

Laguntzen zenbatekoa

450.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak .

Betebeharrak

- Haur eta nerabeen arloan eskuduntzak edota delegaritzak dituzten arduradun tekniko edota politikoa edukitzea.
- Behar diren lan bilerak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiaren aholkularitza zerbitzuarekin.
- Urtean zehar egingo diren hiru foro teknikoetan parte hartzea, ordezkari baten bitartez.
- “Gaztesare” intranetean jasotako bere udalerriari buruzko datuak sartzea eta eguneratuta edukitzea.
- Beren politiken garapenean haur, nerabe eta gazteen parte-hartze egonkorra txertatzea.
- Haur, nerabe eta gazteen aukera berdintasuna bermatzea; horretarako, zeharka landuko dira generoen arteko berdintasuna, euskararen sustapena eta inklusioa.

Eskaerak

- Diru laguntza modalitate bakoitzerako eskaera indibidualizatua aurkeztu beharko da.
- c) modalitaterako eskaera a) eta b) modalitatekoekin bateragarria izango da. Aitzitik, a) modalitateko eskaerak eta b) modalitatekoak ez dira bateragarriak izango.
- Proiektua zenbait udalerriren artean lankidetzan egitekoa bada, horietako batek bere gain hartu beharko du proiektua aurkezteko erantzukizuna, gainerakoak ordezkatuz. Kasu horretan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 10. artikuluan ezarritakoa betez, bai eskaeran bai diru laguntza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein gauzatze konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko diru laguntzaren zenbatekoa, haiek ere pertsona onuraduntzat hartuko baitira.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2019ko apirilak 25
Amaiera: 2019ko maiatzak 24

Aurkeztu behar diren agiriak

- Diru laguntza mota edo lerro  bakoitzari bereziki dagokion dokumentazioa, oinarri espezifikoetan adierazten denari jarraituz.
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak; edo horien ordez, 2.3 oinarrian  aipatzen den berariazko baimena idatziz.
- Diru laguntza eskatu duen erakundearen izenean dagoen kontu korronte bat egiaztatzen duen banketxe edo aurrezki erakunde batek egindako agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Garatu beharreko proiektuaren proposamena, beren jarduketen deskribapena biltzen duena, Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza oinarrituko den proposamenari buruzkoa.

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2019ko apirilaren 9an onartuak, eta GAOn 2019ko apirilaren 24an, 76. alean, argitaratuak.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik  15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                              Larunbata:10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.