SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Internazionalizazioa: Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatze

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ETEentzako diru laguntzak: 609.547 euro

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

Entitate onuradunak

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko otsailaren 28tik apirilaren 1ra arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Proiektuak hasteko data: 2019ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2020ko irailaren 30a.

Proiektuaren baldintzak

Enpresak egiaztatu behar du produktuaren berritasuna eta bere izaera berritzailea, programako bigarren oinarri espezifikoan ezartzen den bezala.
- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
- Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).

Produktuaren berrikuntza egiaztatzeko:
Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:
       a) Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen diru laguntza onuradun izana.
       b) Patente baten eskatzaile edo titular dela jasota egotea.

Diru laguntza: portzentajea eta gehienekoa

Diru laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 35 izango da. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan (OTEB), % 45 izango da.
Enpresak 14.4 oinarri orokorrean aurreikusitako kontu auditatua aurkezten badu, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren % 100, gehienez ere 3.000 euro.
Entitate bakoitzeko 35.000 euroko diru laguntza eman daiteke gehienez ere.

Diru laguntzak emateko prozedura.

Diru laguntza hauek emateko prozedura lehiaketa bidezkoa izango da: deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez .

Balorazio irizpideak

1) Eskatzailearen ezaugarriak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola tamaina, jardueraren sektorea eta aurreko deialdietan edo beste deialdi batzuetan parte hartzea: 20 puntu arte.
2) Produktuaren berrikuntza. Merkaturatuko den produktuaren berrikuntza maila kontuan hartuko da: 10 puntu arte.
3) Internazionalizatzeko estrategia. Dirulaguntzaren xede diren ekimenak sartuta dauden internazionalizazio estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da: 20 puntu arte.
4) Xede diren merkatuak eta herrialdeak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola xede diren merkatu kopurua, xede diren merkatuetan sartzeko zailtasuna eta aukera, eta, lehentasunezko merkatuak izatea deialdiaren helburuen artean: 20 puntu arte.
5) Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola lortu nahi diren helburuak, jardueren plangintza, lantaldea eta aginte koadroa: 10 puntu arte.
6) Eragina enpresan . Enpresan duen eragin positiboa eta lehiakortasuna kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
7) Eragina ingurunean. Lurraldearen lehiakortasunean duen eragina kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
8) Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna. Enpresak ziurtagiriak eta/edo planak edukitzea kontuan hartuko da, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, euskararen sustapenaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetan: 10 puntu arte.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia: GAO 40 zk., 2019ko otsailaren 27a Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190
— Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus   943 112 284

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.