SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa- V. eranskina: EKONOMIA ZIRKULARRA

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako enpresa sarean onuragarria izango den testuinguru bat sustatzea, baliagarria izango dena balioa sortzeko, enpresak eraldatzeko eta ikuspuntu sistemikoa eta partekatua garatzeko, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

Erakunde onuradunak

- Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak
- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitateak, Gipuzkoan kokatuak.

Diru laguntzen xedeko jarduerak

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: proiektuak garatzeko azterlanak, analisiak, tresnak, prospekzioak, eta ekimenak, eta baita ere balioa sortzeko esparruko proiektu esperimentalak, ekonomia zirularraren ikuspegitik; hauek dira garatu beharreko proiektuak:
• Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.
• Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.
• Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta baliokateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
• Ikuspegi zirkularra txertatzea balio kate osoan.
• Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.
• Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.
• Testuinguruaren eta enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.(Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak 12.oinarrian)

Diru laguntzen zenbatekoak

Diru laguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira, salbu eta hainbat proiektu –ikerketak, analisiak eta azterketak, laguntza tresnak sortzea, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, dinamikak ezartzea…horietan % 100 izango baitira.

Diru laguntza emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa , deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Diru laguntzen bateragarritasuna edo bateraezinta

Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan nazionala, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

Betetzeko epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren  30ean, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2020ko maitzaren 15a
Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 15a
 

Araudi aplikagarria

2019ko deialdia: GAO 2019/59 zk.

Oinarriak: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programa: V.ERANSKINA - Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratu.

Eskaera egiteko urratsak

· Informazioa eta dokumentuak    

  http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/ekonomia-zirkularra

-  Eskaera kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Kudeaketa Administratiboa: 943- 113981

Kudeaketa teknikoa: 943-112217

sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.