SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Innobideak-Kudeabide Programa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

AURREKONTU AGORTUA!

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.
Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen .Laguntzak hasierako kontraste baten eta  proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.
Programak bi fase ditu.
1. fasea: Hasierako kontrastea
Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.
2. fasea: Ekintza Plana
Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan  bi motatako ekintzak sar daitezke.
2A - Ereduzko proiektuak
2B - Finkatze-proiektuak
Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.

2B PROIEKTUAK. 5-49 LANGILEEN ARTEKO ENPRESAK

  

Enpresa onuradunak - Baldintzak

a) Izaera juridiko propioa izatea.
b) Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak.
c) Gipuzkoan kokatuta egotea.
d) 5 edo hortik gora eta  50 langile baino gutxiago izatea (biak barne), urteko lansaio osoa kontuan hartuta.
e) Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.
f) Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
Baztertuak: Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ), entitate publiko enpresarialak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.

Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.

Diruz lagundu daitezken kostuak

Kostu hautagarritzat joko dira kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.

Emateko prozedura

Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.

Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.

Betetzeko epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 5etik irailaren 27ra.
Jarduerak hasteko epea: eskaera aurkeztu ondoren hasiko dira gauzatzen.
Proiektuak justifikatzeko data: bukatuta izan beharko dituzte diruz lagundutako jarduerak eskaeran adierazitako hasiera datatik hasita hamabi hilabete naturaleko epean eta, edozein kasutan, 2020ko urriaren 9a baino lehen.

Araudi aplikagarria

1,2 eta 3. oinarrien aldaketa eta 2019ko deialdia GAO 43 zk., 2019ko martxoaren 4a
Oinarri arautzaileak GAO 67 zk., 2018ko apirilaren 9a

Kofinantzaketa

Programa hau  EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du, “Europa egiteko modu bat” goiburuaz. 2014-2020ko Euskadiko Feder Programa Eragilean barruan.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Eider Sarasola
943 112284
esarasola@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.