SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

 

Programa horren xedea da parte-hartzea eta balio sozial partekatua sustatzea enpresetan eta lurraldean, enpresa, gizarte eta lurralde eraldaketaren bidez, pertsonen, enpresen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa lerrokatuz.

ENTITATE ONURADUNAK

 

a) Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak.

b) Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.


c) Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak


d) Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.


e) Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkuntza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo funtsezkoak biltzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala garatze aldera elkarlanean aritzeko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarritzen bada.

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

 

Jarduera hauek lagunduko dira: I+G+b eta esperimentazio proiektuak, eta dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez bizitza osoko ikaskuntzaren alorrean esku hartzeko politika publikoak zabaldu eta orokortzeko proiektuak.

Erdigunean pertsona jartzen duten erakunde harreman mota berriak diseinatu eta garatzera bideratutako dinamikak, esperientziak, baliabideak eta tresna bereziak; giza- eta ingurumen-irizpideen erabaki eta prozesuetan txertatzea eta sartzea; eta lurralde protagonismoa lantzea prestakuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileek parte har dezaten, baldin eta jarduera hauen artean badira:

- Partaidetza bultzatzea (kudeaketa, emaitzak eta kapitala), antolakuntza modu berriak erabiliz, pertsona guztien erabaki ahalmena handitzeko enpresetan eta antolakuntzetan.

- Erakunde guztiaren adimen kolektiboaren garapenean oinarritutako erabaki mekanismoak ezartzea.

- Formula aurreratuetan esperimentatu eta esku hartzea, lantoki eraldatzaileak garatzeko.

- Pertsonentzako, enpresentzako eta lurraldearentzako funtsezkoak diren eskumenen garapena sustatzeko mekanismoak ezartzea, ikasketaren bidez aldeko testuinguruak sortuz, balio bereizgarria sortzea ahalbidetuz.

- Antolakundeetan kalitatezko enplegua eta lanpostuak sortzeko estrategiak sustatzea, eta etorkizuneko enplegua/lana eta enplegu iraunkorra aztertzea.

- Antolakundeetan pertsonen arteko elkarlana eta konpromisoa bultzatzen duten elementu ukiezinak indartzea.

- Gizarte eta lurralde beharrei, erronkei eta aukerei erantzuteko modu berriak bideragarriak izatea, tokian tokiko ekonomiaren abantailak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen aukerak optimizatuz.

 - Enpresetako eragiketetan eta erabakitzeko prozesuetan, enpresako jende guztia –eta balio katea osatzen duten eragile guztiak, ingurua eta gizartea-, beren interes eta itxaropenekin, kontuan izateko konpromisoa eratzea.

 - Erakunde, gizarte eta lurralde arloan esku hartzeko ereduak garatzea, zeinek gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna jasotzen eta garatzen duten.

- Sozialki ebaluatu, balioztatu eta zabaltzea partekatutako gizarte eta lurralde balioa lortzeko garatu diren prozesuak. Erdigunean pertsona jartzen duten erakunde harremanen mota berriak garatzea.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

 

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

• Barruko langileen kostuak direnean:

- I+G+bko eta esperimentazioko proiektuak direnean, hautatzeko gehieneko muga orduko 69,29 euro izango da.

- Dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez egindako hedakuntza eta orokortze proiektuak direnean, barruko langile kostuek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren % 25 gainditu, eta hautatzeko gehieneko muga orduko 35 euro izango da.

Kanpoko langile kostuak direnean kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

• Kostu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik, eta bidaiak eta mantenua berez proiektuaren parte direnean.


• Kostu hautagarriak izango dira zuzenbide eta finantza aholkularitzako kostuak, eta diruz lagundutako proiektua gauzatzeko aditu-kostuak, baldin eta diruz lagundutako ekintzari dagozkionak badira eta hori ongi prestatu eta gauzatzeko ezinbestekoak badira.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

 

Dirulaguntzak kostu hautagarrien %100ekoak izango dira I+G+bko eta esperimentazioko proiektuetan, eta %75ekoak dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien bitartez egindako hedakuntza eta orokortze proiektuetan.

EMATEKO PROZEURA

 

Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

 

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

BETETZEKO EPEAK

• Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren 9an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: diru laguntza eskatu ondoren, urte naturalaren barruan

• Proiektuen exekuzio data: 2020ko maiatzaren 8a

• Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 8a

ARAUDI APLIKAGARRIA

 

2019ko deialdia: GAO 2019/46 zk.

Oinarriak: Gipuzkoan pertsona eta enpresa parte-hartzaileak sustatzeko programa

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Informazioa eta dokumentuak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/partaidetza/partaidetza

     

• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa

         http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.