SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez bultzatzeko programa. II, III, IV eta V. ERANSKINAK: ESKUALDEAK

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Eskualde arloko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea eta, horrela, sustapen ekonomikoaren bidez, lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumenari lotuta kohesio handiago bat eratzen laguntzea.

ENTITATE ONURADUNAK

•  Gipuzkoako tokiko garapeneko eskualdeko agentziak, beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko erakundeek, mankomunitateek eta udalek eratuak.


•  Entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da.

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

IIgo ERANSKINA: Abantaila lehiakorrak eraikitzera eta garatzera bideratutako lurraldearen eraldaketa sustatzea.

Diru laguntza jaso ahal izango dute identifikazio, sortze, sentsibilizazio, kontzientziazio, diseinu eta dinamizazio proiektuak garatzeko jarduerek, honako arloetan banatuta:

• Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak.
• Ahalmenak, gaitasunak, eta sektoreko eta/edo eskualdeko balio kateak, baita horietan oinarritutako aukera nitxoak ere.
• Aukera ematen duten sektoreak eta sektore helduen birformulazioa.
• Sektore arteko hibridazioa.
• Ekonomia zirkularra, industria sortzailea, bio-zientziak-osasuna, zibersegurtasuna, eta negozio aukerak zahartzearen arloan
• Tresnak eta dinamikak hedatzea enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzeko.

III. ERANSKINA: Lankidetza inguruneak sustatzea.

Diru laguntza jaso ahal izango duten jarduerak diseinu eta dinamizazio proiektuak izango dira, interes partekatuak izanik proiektu zehatz batzuen inguruan lankidetza bat hasi nahi duten ekonomia eta enpresa eragileen artean lankidetza taldeak osatzeko.

IV. ERANSKINA: Kalitatezko enplegua sustatzea.

Diru laguntza jaso ahal duten jarduerak kalitatezko enplegua gehitzeko dinamika endogenoak garatuko dituzten proiektuak izango dira.

V. ERANSKINA: proiektu estrategikoen bidez garapen endogenoa sustatzea.

Diruz lagungarriak diren jardueren xedea da eskualdeek ekonomia, gizarte eta ingurumen alorreko lehiakortasunean dituzten ahalmen endogenoak indartzeko eraldatze prozesua errazten duten eta garapen nahiz kohesio sozio-ekonomikoa dakarten proiektuak garatzea.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.


•  Barruko langileen kostuetan gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
• Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

II. eranskinean aipatzen diren proiektuen kasuan, barruko langileen gehieneko kostu hautagarria 20.000,00 euro izango da proiektuak banaka aurkezten badira, eta 30.000,00 eurokoa, berriz, lankidetzan aurkezten badira.


III. eranskinean aipatzen diren proiektuen kasuan, kostu hautagarriak barruko langileen kostuak izango dira bakarrik. Gehieneko kostu hautagarria eragile ekonomiko eta enpresa taldeko 5.000 eurokoa izango da.


Proiektu bakoitzaren gutxieneko kostu hautagarria 160.000 eurokoa izango da.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 100 izango dira, barruko langileen kostuaren kasuan salbu, horietan %95 izango baitira. V. eranskineko jardueren kasuan, laguntzak kostu hautagarrien % 60 izango dira.

II. eranskinaren proiektuen kasuan, proiektu bakoitzeko gehieneko laguntza 40.000,00 eurokoa izango da proiektua banaka aurkezten bada, eta 60.000,00 eurokoa, berriz, lankidetzan aurkezten bada. Muga horiek handitu egingo dira dagokion kopuruan BEZa ezin bada berreskuratu.


IV. eranskinaren proiektuen kasuan, entitateko gehieneko diru laguntza 20.000,00 eurokoa izango da.

EMATEKO PROZEURA

Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ALA BATERAEZINTASUNA

Diru laguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

BETETZEKO EPEAK

• Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 9ean, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: diru laguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2020ko maiatzaren 13an.


• Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 13an.
 

Araudi aplikagarria

2019ko Deialdia: GAO 62 zk. 2019ko apirilaren 1ean

Oinarriak: Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa (2018ko maiatzaren 10eko GAO 89 zk) eta 2019-03-20ko Diputatuaren Kontseiluaren erabakiz aldatu dira (GAO 2019/62 zk.)

 

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Informazioa eta dokumentuak:       https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/eskualdeak

 

• Eskaera kudeatzeko aplikatiboa:    http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.