SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako enpresa industrietan zibersegurtasuna sustatzeko programa.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzea ondoko jarduera alor hauetan:

- Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzea.(II eranskina)

- Gipuzkoako enpresentzako zibersegurtasuneko ikerketa eta garapena bultzatzea.(III. Eranskina)

- Zibersegurtasuneko sentsibilizazioa eta trebakuntza sustatzea.(IV. Eranskina)

ENTITATE ONURADUNAK

Entitate onuradunak izango dira:

II. eranskina:  Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak. Betebehar hori egiaztatzeko, oinarritzat hartuko da enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epigrafea. Epigrafe onargarrien zerrenda eskuragarri dago web orri honetan: http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/proiektu-estrategikoak/zibersegurtasuna.

III. eranskina:

-  Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak. Betebehar hori egiaztatzeko, oinarritzat hartuko da enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epigrafea. Epigrafe onargarrien zerrenda eskuragarri dago web orri honetan: http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/proiektu-estrategikoak/zibersegurtasuna.

- Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.

IV eranskina:

- Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.
- Euskal Zien tzia, Teknologia eta Berrikun tza Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden erakundeak.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantza tutako unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, eta entitate horien eta uniber tsi tateen interesak ordezkatzen dituzten heziketa entitateen elkarteak edo taldeak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

II. eranskina:

Diruz laguntzekoak diren jarduketak izango dira zibersegurtasun proiektuak garatzea eremu hauetan:

1) Egoeraren diagnostikoa:

a) ICS Ikuskaritza teknikoa (Beste jardueren artean honako jarduera hauetatik bi sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia)


b) Aurkikuntza teknikak (Beste jardueren artean honako jarduera hauek sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia)

c) Sareko azpiegituren analisia

d) ICS ahulezien analisia

e) IT/OT trafiko analisia

Bateragarriak izango dira  a) eta b) jarduerak bakarrik.

2) Zibersegurtasun industrialeko plan estrategikoa:

a) Zibersegurtasun integraleko plana) (gutxienez aspektu bat sartuta egongo da: Plan Estrategikoaren analisia, ICS GAP analisia, ICS Arriskuen analisia).

b) Plan Estrategikoaren analisia

c) ICS GAP analisia

d) ICS Arriskuen analisia

3)  Plana gauzatzea:

a) ICS soluzioen integrazioa

b) ICS teknologien euskarri, monitorizazio eta mantentze zerbitzuak

4) Plana hobetzea:

a) ICS planaren eta/edo zibersegurtasun neurrien eguneratzea

b) ICS planaren eta/edo neurrien hedapena handitzea

c) ICS metrikak eta heldutasun adierazleak

Jarduera hautagarria izateko, aurretik zibersegurtasun plan bat egon behar du.


III eranskina:

Diruz laguntzekoak diren jarduketak izango dira zibersegurtasun arloko ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.

IV eranskina:

Diruz laguntzekoak diren jarduketak izango dira honelako zibersegurtasun proiektuak garatzea Gipuzkoako industria ehunean:

— Hedapena, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.

— Gaitasun espezifikoak bereganatzeko jarduketen diseinua eta garapena. 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Araudi erregulatzailearen Igo eranskineko 12. oinarria

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

II. eranskinean: kostu hautagarrien % 50 izango dira. Gehieneko diru laguntza, proiektuko:

3.1.1) –Egoerari buruzko diagnostikoa– oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a) ICS Ikuskaritza teknikoa (Beste jardueren artean honako jarduera hauek sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia). 9.000,00 €

b) Aurkikuntza teknikak: 15.000,00 €

c) Sareko azpiegituren analisia: 3.500,00 €

d) ICS ahulezien analisia: 3.500,00 €

e) IT/OT trafiko analisia: 3.500,00 €

II. eranskineko 3.1.2) -Zibersegurtasun Plan Estrategikoa- oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a) Zibersegurtasun integraleko plana: 7.500,00 €

b) Plan Estrategikoaren analisia: 3.500,00 €

c) ICS GAP analisia: 4.500,00 €

d) ICS Arriskuen analisia: 3.500,00 €

II. eranskineko 3.1.3) -Plana gauzatzea- oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a) ICS soluzioen integrazioa: 10.000,00 €

b) ICS teknologien euskarri, monitorizazio eta mantentze zerbitzuak: 10.000,00 €


II. eranskineko 3.1.4) -Planaren hobekuntza- oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a) ICS planaren eta/edo zibersegurtasun neurrien planaren eguneratzea: {

b) ICS planaren eta/edo neurrien hedapena handitzea: 2.500,00 €

c) ICS metrikak eta heldutasun adierazleak: 4.500,00 €

III. eranskinean:

a) Ikerketa industrialeko proiektuetan, diruz laguntzekoak diren kostuen % 50.

b) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz laguntzekoak diren kostuen % 25.

IV. eranskinean: kostu hautagarrien % 100 izango dira

EMATEKO PROZEDURA

II. ERANSKINA:  proiektuetan elkarrekiko LEHIARIK GABE onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.

III. eta IV ERANSKINAK: Laguntza emateko prozedura, lehiaketa BIDEZKOA izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

BATERAGARRITASUNA ALA BATERAEZINTASUNA

Diru laguntza hauek bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako eskuratu dituenekin, eta bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk –izan Estatukoa, izan Europar Batasunekoa, izan nazioartekoa– helburu berarekin eman litzakeen beste subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin.

III. eranskinean diru laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk –izan Estatukoa, izan Europar Batasunekoa, izan nazioartekoa– helburu berarekin eman litzakeen beste subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin; gehienez ere, Kategorien araberako Salbuespen Erregelamendu Orokorreko araudian ezarritakoraino (651/2014 zk.).

BETETZEKO EPEAK

Eskaerak aurkezteko epea:

  - II.ERANSKINA: 2019ko irailaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.

  - III. eta IV.ERANSKINAK: 2019ko maiatzaren 13an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: diru laguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2020ko maiatzaren 13a.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 13a.

ARAUDI APLIKAGARRIA

2019ko Deialdia: GAO 62 zk. 2019ko apirilaren 1ean

Oinarriak:Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzeko programa (2018ko uztailaren 17ko GAO 137 zk) eta 2019-03-20ko Diputatuaren Kontseiluaren erabakiz aldatu dira (GAO 2019/62 zk.)

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Informazioa eta dokumentuak

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/zibersegurtasuna

• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa

         http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa teknikoa: 943.112217 / 943.112216

zibersegurtasuna.laguntzak@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.