SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa: II. eranskina: Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2019-10-17
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

 Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea - BIDERAGARRITASUN PLANA

Bete behar diren epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 17an goizeko 12.00etan 
• Proiektuen hasiera data: 2019ko urtarrilaren 1tetik aurrera.
• Proiektuak gauzatzeko  epea:, 2020ko apirilaren 30a.

Entitate onuradunak:

Ekintzaileei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak homologatzeko oinarrriak arautzen dituen 437/2004 Foru Arauaren edo hori ordezkatuko duen araudiaren bidez homologazioa lortu duten entitateak.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

Pertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren  eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak homologatutako entitateen bidez

Diru laguntzen zenbatekoa

Diru laguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren  kostuak hartuz   oinarri gisa.

Diru laguntzak emateko prozedura

Lehiarik  gabekoa: diru  laguntzak aurrekontuko  zuzkidurak  amaitu  arte  emango  dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren  arabera.

Diru laguntzen arteko bateragarritasuna

Diru laguntza hauek  ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin

Noiz eta nola justifikatu proiektua

Proiektuak gauzatzeko  epea: 2020ko apirilaren 23a
Justifikatzeko  beharreko dokumentazioa:
• Proiektuaren memoria
• Dagokion kasuan, proiektu berberako eskatutako eta/edo lortutako beste diru laguntzen aitorpena

Araudi aplikagarria

“Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” diru laguntzen 2019ko deialdia. (GAO 59 zk 2019ko apirilaren  27koa)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzen 2018ko deialdia. Deialdi hori Diputatuen Kontseiluaren 2018ko apirilaren 10ean erabakiz onartu zen (2018ko apirilaren 18koa GAO, 74 zk)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan  laguntzeko  programaren oinarri arautzaile . Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2017ko ekainaren 27an erabakiz onartu zen (2017ko uztailaren 4koa  GAO,127 zk)

 

Kofinantzaketa

Programak  EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du goiburuaz

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko urriaren 17an eguerdiko 12:00etan amaituko da

Eskaera egiteko urratsak


• Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekin
• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO Zerbitzua

Kudeaketa teknikoa:  943112252

Kudeaketa administratiboa: 943112218


sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.