SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko programa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Oinarri hauen xedea da arautzea enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko dirulaguntzak.

Entitate onuradunak

• Tokiko entitateak.

• Eskualde garapeneko agentziak.

• Irabazi asmorik ez duten sustapen entitate pribatuak, zeinak aipatzen baititu 182/2008 Dekretuak, azaroaren 11koak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 7. artikuluan, betiere Gipuzkoan kokatzen badira.

• Gipuzkoan kokatzen diren gizarteratze enpresak.

• Partaidetza eta/edo finantzaketa publikoak dituzten gizarteratze-eremuko hirugarren sektoreko erakundeak.

• Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

• Gipuzkoan kokatzen diren enpresa elkarteak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honakoren batean sartu behar dira:

• Ezaugarri hauek dituzten gazte taldearen enplegutasuna eta gizarteratzea eta lan merkaturatzea hobetzea: 16 eta 23 urte bitartekoak, kualifikazio baxua dutenak emantzipazio prozesuetan eta gizarte babeseko sistematik atera direnak.

- Sustapen publikokoak diren programetan dauden 16-23 urte bitarteko gazteei;   aukeran dauden prestakuntza baliabide  guztietatik kanpo gelditzen direnei, eraginkortasunez eta kalitatez arreta ematea

- Gaur egun hezkuntza sistemak onartzen ez dituen gazteentzako prestakuntza programa indargarria. Oinarrizko eta zeharkako gaitasunen gaineko prestakuntza programak antolatzea, eta, aldi berean, hezkuntza sistema publikoak eskaintzen dituen prestakuntza programetan sartzeko aukera bultzatzea.

• Inklusio soziolaborala lantzeko, eskualdeko zerbitzu sare integratuak sortzen laguntzea.


- Gizarte eta eskualde kohesio handiagoa lortuko duten eskualdeko garapen estrategiei lotutako enpleguaren aktibazioa sustatzea.

- Gizarte eta lan arloko inklusiorako eskualde sareak antolatzeko laguntza: gizarte eta lan arloko inklusiorako prozesuak hobetzea, eskualde mailan jarduten duten eragile guztien lan koordinatu eta elkartu baten bitartez, zaurgarritasun egoera handian eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen alde.

• Lurraldean gizarteratze enpresak sortzea eta mantentzea bultzatzea (sortzea bideragarria den aztertuko duten merkatu azterketak, eta inbertsioak aktibo finkoetan, gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu edo mantentzera bideratuta).

• Enplegu lagunduko jarduketak sustatzea.

• Enplegagarritasuna sustatzeari begira, gaitasunen eta ibilbide profesionalen autodiagnostikoa egiteko tresnak esperimentzatzea.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

Barruko langileen kostuen kasuan, hautagarriak izango dira, gehienez ere, orduko 35 euro.

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langile kostuen kasuan, hautagarriak izango dira, gehienez ere, orduko 69,29 euro.

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kostu hautagarriak izango dira zeharkako gastuak eta/edo gastu orokorrak, justifikatu gabeak, diruz lagundu daitezkeen langileria kostu zuzenen % 15eko mugara arte.

Ez dira gastu hautagarriak izango bidaiak eta mantentze gastuak.

Ez dira gastu hautagarriak izango onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateei dagozkien kostuak, salbuespen hauekin:

- Merkatuko baldintza arrunten arabera egiten bada.
- Aldez aurretik Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren baimena eskuratzen bada.


Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta erabakiko ditu, kontuan hartuta proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak esparru horretan duen gaitasun profesionala eta lehiarik badagoen, betiere merkatuko balioa gainditu gabe.

Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik, eta bidaiak eta mantenua berez proiektuaren parte diren honelako proiektuei  dagozkienak: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 100ekoak izango dira.

Lurraldean gizarteratze enpresak sortzea eta mantentzea sustatzeko ekintza hautagarrien kasuan:

- Sortzearen bideragarritasuna adierazten duten merkatuko azterketen kasuan, diru-laguntzak kostu hautagarrien % 50ekoak izango dira, 6.000 euroko gehieneko mugarekin.

- Gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzea edo mantentzea xede duten aktibo finkoetan egindako inbertsioetan, diru-laguntzak kostu hautagarriaren % 85ekoak izango dira, gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzat sortu edo mantendu den lanpostu bakoitzeko 12.000 euroko mugapean.

Dena dela, aktibo finkoak zuzenean egon behar dira loturik gizarteratze enpresak garatzen duen jarduera nagusiarekin. Era berean, aktibo finko horiek gutxienik hiru urteko amortizazio aldi bat ezarrita izan behar dute, eta denbora horretan, gutxienez, enpresaren aktiboaren barruan gelditu behar dira nahitaez. Dirulaguntza hau jasotzen duen gizarteratze enpresa behartuta egongo da diruz lagundutako inbertsioak egitera dirua emandako aurrekontu ekitaldiaren barruan.

Emateko prozedura

Dirulaguntzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan nazionala, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, xede berarekin eman lezakeen beste diru-laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko azaroaren 19an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2020ko otsailaren 27a.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko otsailaren 28a.

Araudi aplikagarria

“Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko” programaren oinarriak eta 2019ko deialdia (2019ko urriaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 206 zk. 2019ko urriaren 28an).

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/enplegua-eta-gizarteratze-laneratzea

 

• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.11.22.18
• Kudeaketa teknikoa: 943.11.22.17

sustapena.enplegua@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.