SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa. IV. Eranskina (BARNETEKIN)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, ekonomia zirkularra eta sormen industria bultzatzen laguntzen duten horiek  barne ekintzailetza korporatiboaren  ondorio izan.

Erakunde onuradunak

Onuradunak izango dira: Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Diru laguntzen xedeko jarduerak

Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk (Bic Gipuzkoa Berrilan eta Saiolan) babestuko dituen enpresa ekimenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

• Pertsona edo talde sustatzailearen dedikazioa (600 euro/hilabete gehienez ).
• Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
• Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
• Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
• Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
• Maketa eta prototipoak egitea.

Diru laguntzen zenbatekoak

Diru laguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000€-ko gehienezko mugarekin.

Diru laguntza emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

Diru laguntzen arteko bateragarritasuna

Diru laguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko diru laguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuari

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 17an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
• Jarduerak hasteko epea: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira
• Proiektuen exekuzio data: 2020ko irailaren 30ean.
 

Araudi aplikagarria

2019ko martxoaren 12an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen “Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko diru laguntzen programa”ko 2019ko deialdia (GAO 59 zk. 2019-03-27)https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2019/03/27/e1901727.htm

2018ko apirilaren 10ean Diputatuen Kontseiluak onartu zituen "Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko diru laguntzen programa"ko oinarri araultzaileen aldaketa eta 2018ko deialdia (GAO 74 zk. 2108-04-18)

Enpresak sortu eta gara¬tzeko prozesuan lagun¬tzeko programaren» oinarri arau¬tzaileak  (GAO 127 zk. 2017-07-04)

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak → http://sustapena.gipuzkoa.eus/eu

• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:

• Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943-112218 

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.