SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa III. ERANSKINA : JARRAIPENA

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.

ENTITATE ONURADUNAK

- Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak
- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak
- Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

Diru laguntza jaso ahal izango dute ikerketak, analisiak eta azterketak, proiektu esperimentalekin batera, honako proiektu hauek garatzeko:

• Informazioa sortzea eta lortzea, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren esparruan erabakiak hobeto hartzea ahalbidetuko duena.
• Testuinguru egokiak sortzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak barneratuko dituena.
• Prozesuak, sistematikak, tresnak eta laguntzak garatzea eta abian jartzea enpresen transmisiorako ingurune egokiak sortzeko.
• Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea. Enpresa transmisioan parte hartzen duten pertsonentzako sentsibilizazio, trebakuntza eta ahalduntze dinamikak.

• Esperientzia pilotu eraldatzaileak abian jartzea.

• Sentsibilizatzea, ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta transmisioari dagokionez.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.(Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak 12.oinarrian)

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Diru-laguntzak kostu hautagarrien % 75a izango dira, salbu eta ikerketak, analisiak, azterketak eta laguntza tresnak sortzea, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, dinamikak ezartzea …, horietan %100 izango baitira.

EMATEKO PROZEURA

Lehiaketa bidezkoa , deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan nazionala, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

BETETZEKO EPEAK

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren  30ean, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2020ko maitzaren 15a
Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 15a

ARAUDI APLIKAGARRIA

Deialdia:  GAO 2019/59 zk.

Oinarriak:  Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programa

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

Informazioa eta dokumentuak

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/jarraipena

Eskaera kudeatzeko aplikatiboa        

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Kudeaketa administratiboa: 943.113981
Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.