SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa.V.ERANSKINA: Ekintzailetzaren balorazio soziala

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Honako arlo hauekin lotutako jarduerak egiten laguntzea: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien arloko trebakuntza; ekintzailetza bultzatzeko ekosistema garatzea; ekintzaileen eta ekintzailetzaren ebaluazioa, balorizazioa eta zabaldunke soziala egitea, ekimen pertsonalaren nahiz barne ekintzailetza korporatiboaren ondorio izan

Entitate onuradunak

Onuradun izango dira Gipuzkoako berrikuntza enpresen zentroak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren funts publikoekin finantzatutako hezkuntza arautuko zentroak, eta ekintzailetzaren ebaluazioaren eta/edo zabalkunde eta balorizazio sozialaren arloan esperientzia kontrastatua duten entitate eta enpresak.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak

• Hezkuntza komunitatean enpresa espiritua sustatuko duten esperientziak eta Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien arloko trebakuntza.
• Ekintzailetza bultzatzeko ekosistemaren barruan, eragileak eta haien arteko harremanak indartzera bideratutako ekimenak.
• Ekintzaileen eta ekintzailetzaren ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala, pertsonaren ekimenez edo korporazioaren barne ekintzailetzaren bidez.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota dauden eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak.

Diru laguntzen zenbatekoak

Diru laguntzen zenbatekoa kostu hautagarrien % 100 izatera irits daiteke.

Emateko prozedura

Diru laguntzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Diru laguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko diru laguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

Betetzeko epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren 29ean, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
Jarduerak hasteko epea:  2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
Proiektuen exekuzio data:  2020ko apirilaren 30ean amaituko da.
Proiektuak justifikatzeko data: diru laguntzaren xedeko proiektua hilabeteko epearen barruan zuritu behar da.

Araudi aplikagarria

2019ko martxoaren 12an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen “Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko diru laguntzen programa”ko 2019ko deialdia (GAO 59 zk. 2019-03-27)

Enpresak sortu eta gara¬tze¬ko prozesuan lagun¬tze¬ko programa»ren oinarri aldaketa  (GAO 74 zk. 2019-04-18)

Enpresak sortu eta gara¬tzeko prozesuan lagun¬tzeko programaren» oinarri arau¬tzaileak  (GAO 127 zk. 2017-07-04)

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak → http://gipuzkoa.eus./ekonomia

• Diru laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:

Kudeaketa teknikoa: 943-112287
Kudeaketa Administratiboa: 943- 112218

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.