SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Internazionalizazioa: Ezarpen produktibo eta komertzialak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

EZARPENentzako diru laguntzak: 396.453 euro.

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio eta komertzial ezarpenak sustatzea eta bultzatzea.

Entitate onuradunen tamaina

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).

Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar haundien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko otsailaren 28tik apirilaren 1ra arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Proiektuak hasteko data: 2019ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2020ko irailaren 30a.

Proiektuaren baldintzak

Bete beharreko baldintzak programako bigarren oinarri espezifikoan ezartzen dira.
Gipuzkoako enpresa nagusiaren partaidetza gehiengoa izango da ezarritako kapitalean.

* PRODUKZIO EZARPENen kasuan, hau izango da gutxieneko inbertsioa:
     - 750.000 euro produkzio enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean
     - 350.000 euro zerbitzu enpresen proiektuetan, enpresa txiki eta ertainak direnean
     - 100.000 euro OTEB enpresen proiektuetan, enpresa tixiki eta ertainak direnean
     Enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsioa %30 gehiagokoa izango da.

* MERKATARITZA EZARPENen kasuan, aurreko bi ekitaldietakoren batean atzerriko ezarpenak sustatzeko laguntza jaso izana, Eusko Jaurlaritzaren Global Lehian programaren bidez.

Diru laguntza: Portzentajea eta Gehienekoa

* PRODUKZIO EZARPENen kasuan:
Diru laguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da..
Enpresa handien kasuan, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) izan ezik, portzentaje horiek % 15 gutxiago izango dira.
Entitate bakoitzeko gehieneko diru laguntza 100.000 eurokoa izango da.

* MERKATARITZA EZARPENen kasuan:
Diru laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da. Proiektu zehatzari emandako laguntza ez da izango Eusko Jaurlaritzako Global Lehian programaren bidez ezarpen komertzialerako emandako hasierako laguntza baino handiagoa.
Enpresa handien kasuan, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) izan ezik, portzentaje horiek % 15 gutxiago izango dira.
Entitate bakoitzeko gehieneko diru laguntza 40.000 eurokoa izango da.

Enpresak 14.4 oinarri orokorrean aurreikusitako kontu auditatua aurkezten badu, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren % 100, gehienez ere 3.000 euro.*Ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.

Diru laguntzak emateko prozedura

Diru laguntza hauek emateko prozedura lehiaketa bidezkoa izango da: deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez .

Balorazio irizpideak

1) Eskatzailearen ezaugarriak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola tamaina, jardueraren sektorea eta aurreko deialdietan edo beste deialdi batzuetan parte hartzea: 20 puntu arte.
2) Internazionalizatzeko estrategia. Dirulaguntzaren xede diren ekimenak sartuta dauden internazionalizazio estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da: 25 puntu arte.
3) Xede den merkatua eta herrialdea. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola xede den ezarpen mota, xede diren merkatuetan sartzeko zailtasuna eta aukera, eta, lehentasunezko merkatuak izatea deialdiaren helburuen artean: 25 puntu arte.
4) Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola lortu nahi diren helburuak, jardueren plangintza, lantaldea eta aginte koadroa: 10 puntu arte.
5) Eragina enpresan. Enpresan duen eragin positiboa eta lehiakortasuna kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
6) Eragina ingurunean. Lurraldearen lehiakortasunean duen eragina kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
7) Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna. Enpresak ziurtagiriak eta/edo planak edukitzea kontuan hartuko da, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, euskararen sustapenaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetan: 10 puntu arte.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia: GAO 40 zk., 2019ko otsailaren 27a Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190
— Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus   943 112 284

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.