SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa -VI.eranskina- EKONOMIA SORTZAILEA

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Eskualdeko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea, horiek lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumen kohesio handiago bat eratzen lagundu dezaten.

ENTITATE ONURADUNAK

- Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak
- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak
- Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

Diruz lagundu ahal izango dira ekonomia sortzaileari, ikasketei, analisiei, tresnei eta prospekzioari balioa ematen dieten proiektu esperimentalak, betiere helburu hauek kontuan hartuta:
• Enpresa alorreko proiektu esperimental berriak sustatzea ekonomia sortzailearen esparruan.
• Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.
• Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.
• Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
• Sinergiak sortzea eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean.
• Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.
• Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.
• Testuinguruaren eta enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.
 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.(Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak 12.oinarrian)

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Diru laguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira, salbu eta hainbat proiektu -ikerketak, analisiak eta azterketak, laguntza tresnak sortzea, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, dinamikak ezartzea...horietan %100 izango baitira.
 

EMATEKO PROZEURA

Lehiaketa bidezkoa , deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan nazionala, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

BETETZEKO EPEAK

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko apirilaren  30ean, goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
Proiektuen exekuzio data: 2020ko maitzaren 15a
Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko ekainaren 15a
 

ARAUDI APLIKAGARRIA

Deialdia: GAO 2019/59 zk.

Oinarriak:  Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programa -VI.ERANSKINA - ekonomia sortzailea balioestatu

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

Informazioa eta dokumentuak

http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/ekonomia-sortzailea

Eskaera kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Kudeaketa Administratiboa: 943- 113981

Kudeaketa teknikoa: 943-112217

sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.