SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Enpresentzako dirulaguntzak, guztira: 900.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena” programa.

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Epeak:

ESKAERA: 2019ko martxoaren 5etik apirilaren 3ra arte, biak barne.

Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere

PROIEKTUAREN BUKAERA JUSTIFIKATZEKO EPEA: 2020ko UZTAILAREN 25a baino lehen

Entitate onuradunak

- Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.

- Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan izan ezik.

Programa honen ondorioetarako, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak edo Enpresa Berritzaileak izango dira helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan izanik 2 urte baino gehiago eta 5 urte baino gutxiago izateaz gain ondoko ezaugarrietako bat betetzen dituztenak:

         — Administrazio publikoen laguntzen onuradun izatea NEBT gisa.

         — Teknologia zentro baten edo unibertsitate baten ekimenez sortuak izatea.

         — Arrisku kapitalen edo ale kapitalen lanabesen bidez finantzatuak izatea.

Diruz lagundu daitezke

Hauekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
- Negozio kudeaketa eta kontrola, eta negozio eredu berriak (serbitizazioa,...)
- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Bitarteko produktiboen garapena, Industria 4.0 produktuetarako
- Industria 4.0 produktuak.
- Konektagarritasuna eta mugikortasuna
- Zibersegurtasuna
- Big Data
- Konputazioa eta lainoa
- Errealitate handitua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Low-end eta embedded sistema eta sentsore adimendunak
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Gastu lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Proiektuak gutxienez 30.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 15.000 euro izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

  

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
- Enpresa ertaina bada % 35
- Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €.

Hautapen prozedura bakarra

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
- Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
- Beste batzuk: 10 puntu arte

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
— Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
— Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2020ko uztailaren 25a baino lehen.
Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.

Programa honen araudia

2019ko deialdia

2018an aldatutako 4. oinarri arautzailea eta deialdia

2017an aldatutako oinarri arautzaileak (2. eta 9.) 

Oinarri arautzaileak, 2016ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

 

Edozein zalantza argitzeko

- Jesus Mª Eizagirre jeizagirre@gipuzkoa.eus  943 113 989

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.