SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gastronomia 4.0

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Programaren aurrekontua: 360.000 €

Programa honen xedea da gastronomiaren balio kateko enpresa gipuzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa, eta abar), haien inpaktuari aurrea hartuz, negozio eta kudeaketa eredu berriak definituz, sektorearen barruko belaunaldi aldaketa eta Nazioarteko lidergoa bultzatuz.

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko maiatzaren 7tik ekainaren 7ra arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”..

Proiektuak hasteko data: 2019ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2020ko irailaren 30a.

Entitate onuradunen baldintzak

a) Gipuzkoako "ekosistema gastronomiko" delakoaren barruan jarduten diren enpresak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi aasmorik gabeko entitateak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Entitate bakoitzak aurkeztuko du bere eskaera dagokion dokumentazioa erantsita. Dokumentazi hori aktibatuko da ZURE ESKAERA WEBGUNE HONEN BIDEZ egiten duzunean, hain zuzen, hautatzen duzunean honako hauen "eskatzaile mota":
        BANAKAKO PROIEKTUA
        ELKARLANEAN: Entitate liderra
        ELKARLANEAN: Entitate parte-hartzailea
Dena de, eskubian dagoen sarrera erabili DOKUMENTUAK DESKARGATU dokumentu eta/edo ereduetara sartzeko.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Proiektuek lotura zuzena izan behar dute berrikuntzarekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, produktu eta/edo zerbitzuen dibertsifikazioarekin eta eraldaketa enpresarialaren beharrekin, sektorean teknologia digitalak txertatzeko. Diruz lagunduko diren proiektuak honako alderdi hauekin lotuta daudenak izango dira:
• Indartzea jatetxeen sektorearekin eta zerbitzu osagarriekin lotutako negozioen eraldaketa digitala.
• Gastronomia digitalaren eta kudeaketa eredu berrien inguruko ezagutza garatzea.
• Ezagutza hori sektorean sozializatzen dela ziurtatzea.
• Bilakaera prozesuan sentsibilizatzea eta laguntzea.
• Sustatzea erabiltzaile profesionalen eskari berrien identifikazioa eta elikagaien manipulazioaren, elaborazioaren eta kontserbazioaren industriaren eboluzioa.
• Gastronomiarekin lotutako soluzio eta negozio berriak sustatzea, teknologia aplikatuz.
• Enplegua sortzea.
• Enpresen produktu eta/edo zerbitzuen katalogo berriak dibertsifikatu eta/edo garatzea.
• Ekintzailetza eta enpresa berriak sortzen eta/edo negozio eredu berriak garatzen laguntzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan.
• Teknologia digitalak txertatzea, gastronomiaren sektorean jasangarritasuna sustatzeko xedez.
• Dinamizazio jarduerak antolatzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan.
• Proiektu pilotuak eta demostraziokoak, erabiltzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo gisa txertatuko dituzten kokreazioko prozesuak barnean hartuko dituztenak, eta Gastronomian inplikatuta dauden teknologien inguruko ezagutza hobetzen eta ezagutarazten lagunduko dutenak.
• Prestakuntza espezifikoa Gastronomiarekin lotutako teknologiei buruz, eta kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak, hala nola networkinga, ekitaldiak, lantegiak eta abar.
• Nazioarteko prospekzioa, sektorearen ezagutza hobetzeko; eta erreferentziako entitateetara gerturatzeko ekintzak, zuzenekoak eta alderantzizkoak.
• Gipuzkoako enpresak jarduera sektore honetara hurbiltzen lagunduko duen beste edozein proiektu.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Enpresetako barne langileen kostuek, diruz lagungarriak direnek, laguntza programa honen ondorioetarako, ezingo dute proiektu osoaren % 25 gainditu, produktu berrien garapeneko atalean salbu. Programan parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko entitateek ez dute muga hori izango.
     * Langileen gastuetan, barne langileak badira, enpresarentzako kostu errealean baloratuko da, eta hautakortzat joko dira, 40 euro/orduko gehieneko balio bateraino.
     * Azpikontratazioen kasuan: Ez da gastu hautagarria izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Dirulaguntza hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango dira beste edozein diru laguntzekin.

Araubide juridikoa

Diru laguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa

     =Enpresen kasuan, gehieneko diru laguntzak %30ekoak izango dira barneko gastuen kasuan eta %50ekoak kanpoko gastuen kasuan.
     =Enpresa txiki eta ertainen kasuan, portzentaje horiek %10 handiagoak izango dira.
     =Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, diru laguntza kostuen %80ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen %100ekoa izango da.
     =Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko diru laguntza 30.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan berriz 40.000 euroraino igo daiteke.

Araudi aplikagarria

2019ko deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 83 zk 2019ko maiatzaren 6an argitaratu da.
Oinarri arautzaileak eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 143 zk 2018ko uztailaren 25koa.

Edozein zalantza argitzeko

943 11 22 14   Ángel Martin - angelmartin@gipuzkoa.eus
943 11 31 90   Izaskun Nosellas - inosellas@gipuzkoa.eus
943 11 22 84   Eider Sarasola - esarasola@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.