SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Eskulangintza Sustatzeko Plana

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2019-05-17
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Eskulangintzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea. Lan prozesuan pertsonek esku hartzen dute, ekoizpen nola prozesu osoa gainbegiratuz eta kontrolatuz, eta lortutako emaitza bereizia eta industriakoaren aldean desberdina izaten da.
 

ENTITARE ONURADUNAK

Sozietate helbidea eta zerga helbidea Gipuzkoan duten eskulangintzako enpresak nahiz elkarteak. Era berean, produkzio-guneak Gipuzkoan kokatuta egon behar du. 

 

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

 

Eskulangintzako enpresak


•  Makineriarako inbertsioak, egoitzaren egokitze lanak -betiere jarduerarekin zerikusi zuzena badute- tresneria eta ekipamendu informatikoak eragindako gastuak.

•  Sustapen materiala sortzea, web orriak diseinatzea edota online salmenta egokitzeari laguntzea.

•  Ikaskuntza jarduerak, enpresaren eta langileen artisautza jardueran hobekuntza zuzena dakartenak.

•  Azoketan parte hartzea.


- Eskulangintzako  elkarteak


•  Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala sustatzera bideratutako proiektuak, eta eskulangintza sektorea ordezkatzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkaturatze edo berrikuntza alorretan hobekuntzak egitera bideratutakoak.

•  Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.

•  Desagertzeko arriskuan dauden eskulangintza jarduerak zaintzera bideratutako ekimenak, betiere jarduera horiek berreskuratzeko aukera eman dezaketen funts pedagogikoetan oinarritutako euskarri digital eta ikus-entzunezkoak erabilita.

 

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntzaren zenbatekoak:

-  Eskulangintzako enpresak

•  Makinerian, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan egindako inbertsioak, diruz lagun daitekeen kostu osoaren % 50 artekoa, eskulangintzako lantegi bakoitzeko 5.000 euro gainditu gabe.

Eskulangintza enpresa bat sortzen den kasuan, diru laguntzaren portzentajea 10 puntura arte handitu ahal izango da.

•  Egoitza egokitzeko lanetarako inbertsioari laguntzea, baldin eta jarduerarekin zerikusia badu; inbertsio kostuen % 50erainokoa. 

Eskulangintza enpresa bat sortzen den kasuan, diru laguntzaren portzentajea 10 puntura arte handitu ahal izango da.

•  Sustapen materiala egiteari, web orriak diseinatzeari edota on-line salmenta egokitzeari laguntzea, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 55eraino eta gehienez 1.200 euro. Atal honetako kontzeptu guztietan.

•  Jarduerarekin zerikusia duten ikasketa profesionalen ekimenetan izena emateko: gastuen % 75, gehienez ere.

•  Gipuzkoan zein Gipuzkoatik kanpo egiten diren azoketan parte hartzea. Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 60 adinakoa izango da diru laguntza, eta gehienez ere 2.000 euro azokako. Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren % 80erainokoa finantzatuko da, gehienez ere 1.700 euro azokako.

Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 6.500 euro baino gehiago eman.

 - Eskulangintzako  elkarteak

•  Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala sustatzera bideratutako proiektuak, eta eskulangintza sektorea ordezkatzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkaturatze edo berrikuntza alorretan hobekuntzak egitera bideratutakoak, % 80eraino finantzatuko dira, gehienez ere 15.000 euro proiektuko eta 35.000 euro entitate bakoitzeko..

•  Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65eraino finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko

•  Gipuzkoan erreferentziakoak izan diren eta desagertzeko arriskuan dauden eskulangintza jarduerak berreskuratzera zuzendutako ekimenak, euskarri digitaletan eta ikus-entzunezkoetan eta oinarri pedagogikoetan oinarritutakoak: % 100eraino, gehienez 40.000,00 €.


Egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko modukotzat joko, baldin eta horietako fakturaren oinarri zerga 100 eurora iristen ez bada.

 

EMATEKO PROZEDURA

Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo erakundek -izan publikoa edo pribatua, nazionala, europarra edo nazioartekoa- xede berarekin emandako beste diru laguntza, sarrera edo baliabideekin.

 

BETETZEKO EPEAK

 Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 17a. goizeko 12:00etan amaituko da.
Jarduerak hasteko epea: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Proiektuen exekuzio data: 2020ko otsailaren 29a baino lehen.

 

ARAUDI APLIKAGARRIA

- 2016an onartutako oinarri arautzaileak (GAO 119 zk. 2016-06-23)

- 2017an aldatutako  oinarri arautzaileak  (GAO 83 zk. 2017-05-03)

- 2018an aldatutako  oinarri arautzaileak  (GAO 68 zk. 2018-04-10)

- 2019ko deialdia (GAO 70 zk. 2019-04-11)

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Diru laguntzak kudeatzeko aplikatiboa:    http:www.gipuzkoa.eus/artisautza

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazioa gehiago

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
Kudeaketa administratiboa: 943.112218
Kudeaketa teknikoa: 943.112287
sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.