SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

1 Herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzak lurraldeko udalei

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Herritarren Partaidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta xede diren jarduketak

Diru laguntza hauen helburua da Gipuzkoako udalerriak diruz laguntzea, batetik, herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzak ziurtatuta; eta, bestetik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko.
Diru laguntzaren xede diren jarduketak herritarren parte hartzea sustatzen duten esperientziak izango dira eta beraien helburuetan 3. oinarri arautzailean aipatzen diren guztietako gutxienez bat lortzeko bideratuta egon beharko du (2018ko urtarrilaren 30eko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia; 2018ko otsailaren 7ko GAO, 27. zk.),
Deialdi honen esparruan diru laguntza jasoko duten prozesuak gauzatzeko epea 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 20a arte izango da.

Entitate onuradunak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke:
a) Gipuzkoako udal guztiak. Udal bakoitzak bakarka gehienez bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Bi eskaera aurkeztuz gero, udalak eskaera horien lehentasuna bereizi beharko du.
b) Udal taldeak. Taldean aurkezten diren eskaerak erakunde desberdin batek aurkeztutzat hartuko dira. Udal talde batek eskaera bakarra aurkezteko aukera izango du. Taldearen ordezkari edo ahalorde bakar bat izendatu beharko da.
Kasuan kasu, udaleko edo udal taldeko ordezkariak telematikoki tramitatutako eskaerak bakarrik onartuko dira.

Emateko prozedura

Diru laguntzak norgehiagoka erregimenaren bidez emango dira.

Balorazio irizpideak

- Esperientziaren diseinuan eta inplementazioan planteatutako estrategia metodologikoa: 30 puntu gehienez.
- Gobernu ona. Berrikuntza sistematikoa, gobernatzeko moduetan eta zerbitzuetan, irekitasunaren eta balore publikoaren bidean aurrera egitea ahalbidetzen duen ingurunea sortuz: 25 puntu gehienez.
- Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzak aldez aurretik definitutako helburu eta lerro estrategikoekin bat datozen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 aldirako Kudeaketa Plan Estrategikoaren esparruan sar daitezkeen eremu estrategikoetan esku hartzea:  15 puntu gehienez
- Kalitate demokratikoko irizpideak proposatzea, sustatzen diren parte hartze prozesuak ebaluatzeko. Alderdi hauei lotutako irizpideak: 12 puntu gehienez.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 6 puntu gehienez.
- Euskararen erabilera sustatzea: 6 puntu gehienez.
- Aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 6 puntu gehienez.

Aurrekontua

350.000 euroko aurrekontua 2019ko deialdiari aurre egiteko eta honela banatuta: 175.000 euro 2019. urteko aurrerakina ordaintzeko, eta gainerako 175.000 euro 2020an ordaintzeko.

Diru laguntzen zenbatekoa

Lagundu daitekeen zenbatekoa eta emango den laguntza eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztuko dira, betiere erabili daitezkeen aurrekontuak aintzat hartuta eta deialdi honetan finkatutako balorazio irizpideei jarraituz.
Diru-laguntzen gehienezko zenbatekoak, biztanleria segmentuaren arabera, deialdiaren 6. artikuluan jasotzen dira.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 22a
- Erabakia argitaratzeko epea: 2019ko apirilaren 22a
- Proiektuen exekuzio epea: 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 20a arte
- Aurrerapen mailaren txostena: 2019ko irailaren 20a arte (% 50eko aurrerakina kobratzeko)
- Proiektuak zuritzeko epea: 2020ko martxoaren 20a arte

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak egiteko, egoitza elektronikoan, diru laguntzen deialdi honi dagokion atalean, dauden formulario guztiak osatu beharko dira:
a) Eskaera izenpetu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa (norberaren izenean ez bada aurkezten).
b) Herritarren partaidetzarako prozesuaren memoria.
c) Prozesuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuak zehatz-mehatz banakatuta.
d) Entitate eskatzailearen adierazpena, xede berarentzat estatuko edo nazioarteko administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik jaso edo haietara eskatutako diru laguntza, diru sarrera edo baliabideei buruzkoa, orain eskatutakoekin bateraezinak direnak azalduz. Aipatutako adierazpena izenpetzeko aukera eskaera elektronikoan jasota dago.
Entitate eskatzaileak ez badu jaso halako diru laguntza, diru sarrera edo baliabiderik, edo ez badu haietarako eskaerarik egin, hori ere adierazpenean azaldu behar du.
e) Erantzukizunezko adierazpena (eskaera elektronikoan jasotakoa), 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, onuradun izateko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetan sartuta ez egoteari buruzkoa.
f) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskatzaileak adierazpen bat izenpetu dezake: berariazko baimena emateko ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak zuzenean Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren Idazkaritzaren esku utz ditzaten. Aipatutako adierazpena izenpetzeko aukera eskaera elektronikoan jasota dago
Ez dira aintzat hartuko formularioak bete gabe aurkezten diren eskaerak eta zuriketak. Nolanahi ere, formularioetan nahi den informazio osagarri guztia sartzeko atal bat dago.
Aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 22a.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.
Diru laguntza jasotzen bada, diru laguntza emateko dekretuan adierazitako aurrekontu konputagarriaren % 100 zuritu beharko da. Diru laguntzak 2020ko martxoaren 20ra bitarteko gastuak finantzatuko ditu.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Ezarri beharreko araudia

2018ko urtarrilaren 30eko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2018ko otsailaren 7ko GAO, 27. zenbakia).

Deialdia: 2019ko urtarrilaren 17ko GAO, 12. zenbakia

Informazio gehiago

Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritza
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia
partaidetza@gipuzkoa.eus
jpinas@gipuzkoa.eus - 943112352

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Herritarren Partaidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.