SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

1. Euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak Euskara sustatzeko proiektu eta jardueretarako diru laguntza. Laguntzen zenbatekoa

456.090,00

Hartzaileak

Euskararen erabilera sustatzeko programak bultzatzen dituzten elkarteak.

Baldintzak

Diruz laguntzeko eskatzen diren programak euskararen erabilera soziala sustatzeko hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar dira nahitaez:

  1. Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak.
  2. Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakintza  sustatzeko programak, bereziki baldintza sozial zailetan dauden herritarrei zuzenduak.
  3. Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko xedez antolatutako aisialdiko ekintzak eta programak
  4. Euskararen erabilera soziala aztertu eta hedatzeko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatutako proiektuak edo gisakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Erakunde eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, jarduera anitz bildu ditzakeena, jarduera bakoitza 3. oinarrian adierazitako esparruetan sartzen dela berariaz azalduta.

 

Diru laguntza eskaeran jasotzen diren jarduera guztiak, batera, sarrera-gastuen aurrekontu bakarrean bildu behar dira. 

  • Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
  • Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  • Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2019ko martxoaren 28 arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://www.gfaegoitza.eus/)

 

Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2019ko otsailaren 26koa, diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.