SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

4. Itzulpen praktikak egiteko bekak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka.

Laguntzen zenbatekoa

5.500 €

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko martxoaren 28 arte

Onuradunak

- Dirulaguntzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.

- Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.

- Ezin dira bekaren eskatzaile izan lehenago beka eskuratu dutenak.

Hartzaileak

Pertsona fisikoak.

Baldintzak
  • Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, dirulaguntza deialdia egiten den urteko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.
  • Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
  • Lan hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Itzulpen eta Interpretazio Lizentziaturari dagozkion ikasketak legez onartutako unibertsitateren batean egiten ari izatea edo egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Espediente akademikoa, agiri bidez ziurtatua.
  • Itzulpengintzaren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.
  • Itzulpengintzaren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.

 

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2019ko otsailaren 26koa, diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.