SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideen dirulaguntzak, 2019-2021 aldirako.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

1. Dirulaguntza hauen helburua da erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea, euskaraz argitaratzen diren herri edo eskualde mailako hedabideak landu, ekoitzi eta hedatzerakoan.

2. Laguntza hauen jasotzaile izan daitezke aipatutako esparruan herri edo eskualde mailako hedabideen ardura duten pertsona juridikoak, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.

3. Laguntza hauen xedeetarako, herri edo eskualde mailako hedabidetzat jotzen dira helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten udalerri, eskualde edo lurralde mailan zabaltzen diren euskara hutsezko egunkariak eta aldizkako argitalpenak, berdin soilik paperezkoak izan, edo edizio elektroniko batekin batera.

 

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza hauei aurre egiteko 9.186.840,00 (bederatzi milioi ehun eta laurogeita sei mila zortziehun eta berrogei) euroko gastu zenbatekoa aurreikusten da, urtean 3.062.280 bana euro indarraldiaren hiru urteetarako (2019-2021).

Hartzaileak

Gipuzkoako herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideak.

Baldintzak

Dirulaguntza hauen xede diren hedabideek baldintza orokor hauek bete behar dituzte:

a) Euskara hutsean argitaratu behar dira.

b) Argitaratu behar dira, dirulaguntza hauen indarraldiaren epe osoaren barruan (hori da, 2019ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31 bitarte), izenburu berarekin, jarraikako seriean, zenbaki korrelatiboarekin eta argitalpen datarekin.

c) Kazetaritzako jatorrizko sorkuntzaz ekoitzitako edukia % 40ra iritsi behar da, gutxienez, argitaratzen den informazio guztiaren aldean.

d) Banaketa sistema garden eta ageriko bat izan behar dute.

e) Publizitatearen edukiak ezin izango du argitaratzen den eduki guztiaren % 50 baino gehiago izan.

f) Jabetza intelektualari buruzko araudia bete beharko dute, berariaz apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegileak, Jabetza Intelektualaren Legearen testua bateratua onartzen duenak, xedatutakoa.

g) Orobat 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, xedatutako printzipioen arabera jokatu beharko dute, bereziki 26. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta.

h) Lege-gordailua eta ISSN eduki behar dituzte edo, horiek ezean, eskaera bideratua izan behar dute, aplikagarria den kasuetan.

i) Inprimategi oin bat txertatu beharko dute, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen beharkizun guztiekin.

j) Salneurriaren berri eman behar dute, eta, harpidetza sistemaren bat erabiltzen denean, argi eta garbi adierazi ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren argitalpenen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

Aurkeztu behar diren agiriak

1. Eskaerak izaera orokorreko agiri hauez osatu behar dira:

a) Erakunde eskatzailearen identifikazio datuak.

b) Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatzeko gai ez diren kasuetan, Ogasunaren ziurtagiria, egiaztatzen duena entitate eskatzaileak ez duela Balio Erantsiaren gaineko Zergarik berreskuratzen edo konpentsatzen.
c) Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza, dirulaguntza hauen indarraldiaren hiru urteko jarduerari buruzkoa. Txosten horretan berariaz jaso behar dira dena delako proiektuaren, programaren edo jardueraren balioei buruzko azalpenak.

d) Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu xehatu eta zehaztua dirulaguntza hauen indarraldiak bere barnean hartzen dituen hiru urteko jarduerari buruzkoa. Dirulaguntza eskaera aurkezteko garaian zehar aplikazioan izango den aurrekontu ereduaren araberako fitxategian entitate eskatzaileak adierazten dituen datuak soilik hartuko dira kontuan.

2. Horrez gain, eskaerarekin batera izaera teknikoko dokumentu hauek ere erantsi behar dira:

a) Ordainketa sistema batez plazaratzen diren argitalpenen kasuan, hedabideak 2018an izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulegoak (OJD ) emana. Agiri horrek ordainketa bidezko zabalkunde arrunta ziurtatu beharko du. Ziurtagiririk ezean, inprimaketa gastuei dagozkien egiaztagiriak (fakturak eta ordainagiriak). Egiaztagiri horietan ale kopurua zehaztu beharko da.

b) Doaneko sistema batez plazaratzen diren argitalpenen kasuan, hedabideak 2018an izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulegoak (OJD) emana. Agiri horrek banatzekoak diren aleei dagokien zabalkundea ziurtatu beharko du. Ziurtagiririk ezean, inprimaketa gastuei dagozkien egiaztagiriak (fakturak eta ordainagiriak). Egiaztagiri horietan ale kopurua zehaztu beharko da.

3. Edizio digitala duten hedabideen kasuan, eskaerarekin batera izaera teknikoko dokumentu hauek ere erantsi behar dira:

a) Google Analytics neurgailurako edo deskargen erregistrorako sarbidea.

b) Web domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala editatzen duen eskatzailearen izenean.

4. Genero berdintasunari dagokionez, informazio datu hauek aurkeztu behar dituzte entitate eskatzaileek:

a) Entitatearen genero berdintasun plana, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan diren entitateen kasuan.

b) Entitatearen egoeraren berri ematen duten datuak.

c) Entitatearen barruan aplikatzen diren berdintasun neurriak edo plana.

d) Dirulaguntzaren xede diren jardueretan aplikatzekoa den hobekuntza neurri bat, genero berdintasunaren esparruan, dirulaguntza hauen indarraldian.

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko uztailak 30

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa, https://egoitza.gipuzkoa.eus/

Ebazpen Epea

Sei hilabete.

Araudi aplikagarria

OInarriak eta deialdia 2019-2021

3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa.

24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena.

Internetera Sarrera

Egoitza elektronikoa

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.