SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

3. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko programak garatzeko diru laguntzak

Laguntzen zenbatekoa

400.165,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak, mankomunitateak eta tokiko garapen agentziak.

Baldintzak

Jarduera mota hauek izango dira diru laguntza jasotzeko gai:

  • Euskal hiztunak aktibatzeko programak, ekintzak eta jarduerak.
  • Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitarauak.
  • Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko helburuetan ardazten diren ekintzak eta programak.
  • Euskararen erabilera soziala sustatzeko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.
  • Genero berdintasuna lantzeko xedeari buruzko txostena.
Eskaerak aurkezteko epea

2019ko martxoaren 28 arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/)
Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2019ko otsailaren 26koa, diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.