SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Etorkizuna Eraikiz. GipuzkoaLab (Gobernantza eredua) – I.2 eranskina

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Diputatu nagusia

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diru laguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab programaren barruan, Lurraldearen garapena bultzatzeko gobernantzako eskualde egiturak sortzeko proiektuak, Lurrade Garapenerako Laborategiaren esparrukoak, finantzatzea.

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako eskualdeko garapen agentziek, beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko erakundeek, mankomunitateek eta udalek eratutakoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan eskualde eremuko prestakuntza-enplegu prozesuak sustatzen dituzten proiektuak, gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsona helduekin.

Emateko prozesura

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

a) Proiektuak eskualdeko eta tokiko eragileak eskualdeko sarean elkartzeko duen gaitasuna. Irizpide hau 35 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:

□ Proposatutako ereduaren diseinua: egiturak, prozedurak, eragileak sarean integratzeko maila. 25 puntu.

□ Maila anitzeko gobernantza eredu batean posizionatzea, bereziki, Etorkizuna Eraikiz lurralde garapeneko laborategiaren espazioekin duen lotura. 10 puntu.

b) Lan plana eta proiektuaren planifikazioa. Irizpide hau 35 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:


□ Proposatutako metodologiaren kalitatea eta egokitasuna. 25 puntu.

□ Proiektuan garatuko diren jarduera praktikoen maila eta esperimentazio maila. 10 puntu.

c) Proiektuaren eragina eta  sostengarritasuna. Irizpide hau 30 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:

□ Eskainitako balio-proposamena eta eraldaketa sozial eta ekonomikorako eragina eta indarra. 15 puntu.

□ Proiektua denboran sostengatzeko dinamikaren aurreikuspenaren balioa. 15 puntu.

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000 €) izango da guztira.

Diru laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 25.000 euro proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 21ean amaituko da, 12:00tan.

- Proiektuen hasiera: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2020ko irailaren 15ean amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2020ko urriaren 15a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren Diru laguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.net).

Dokumentazio hori II. eranskineko 4. atalean dago.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Araudi aplikagarria

2019ko otsailaren 12ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2019ko otsailaren 22ko GAO, 37zk.).

Informazio gehiago

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusia
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia

kiraola@gipuzkoa.eus
943 11 21 60

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Diputatu nagusia

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.