SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Etorkizuna Eraikiz. GipuzkoaLab

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Diputatu nagusia

Deskribapena:

Deskribapena eta jarduera lagungarriak

Diru laguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab programaren barruan, jarduera ildo hauek finantzatzea:

1) Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak (I.1. Eranskina). Proiektuak honako eremu tematikoetara mugatuko dira:

-- Gobernantza kooperatiboko eredu berriak eta kudeaketa publikoan berrikuntza soziala bultzatzen duten ekimenak.

- Lurraldeko garapen komunitarioko proiektuak eta gure natur eta landa ingurunea ezagutzera eta balioestera zuzendutakoak.

- Eskola haurren eta, oro har, gazteen parte-hartzea sustatzea Etorkizuna Eraikizek irudikatzen duen hausnarketa eta eraikuntza kolektiboan. Halaber, gazteei zuzendutako proiektuak sustatuko dira, jokabide aktiboa sendotzekoak, haiek dituzten eskubideak eta betebeharrak ezagutzetik abiatuta.

- Belaunaldien arteko lotura sustatzea ezagutza eta garapen komunitarioa transmititzeko, balioaren zahartzea sustatuz, orokorrean. Erakundeetan dagoen adina kudeatzea.


- Euskararen erabilera bultzatzea bizitzaren esparru guztietan. Horretarako, lagundu egingo dira ikuspegi berritzailea edo esperimentala duten eta gure egunerokotasunean euskararen erabilera zabaltzen laguntzen duten proiektuak, bereziki, eraldaketa digitalarekin zerikusia duten planteamenduetan.

- Ikuspegi komunitario baten bidez migrazioaren erronkari erantzuna emango dioten jarduketak sustatzea, haien partaidetza aktiboa eta gizarte kohesioa bultzatuz.

 

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.

Kontuan hartuta elkarlana bera berrikuntza bat dela, deialdiak sustatzen du proiektuak, diru laguntza lortzeko, pertsona edo erakunde batek baino gehiagok elkarrekin edo talde bezala proposatzea.

Emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

- Erronka/abagunearen garrantzia eta kolektibo hartzailearen garrantzia. Halaber, proiektuak   deialdirako hautatutako eremuekin duen egokitasuna: 30 puntu.
- Lan plana eta proiektuaren planifikazioa: 35 puntu.
- Proiektuaren eragina, sostengarritasuna eta errepikagarritasuna: 20 puntu.
- Proiektuaren aurkezpena beste entitate batzuekin edo elkartuta: 10 puntu.
- Proiektuaren erlazioa beste proiektu batzuekin, sareekin, unibertsitateekin, erakundeekin, administrazioekin: 5 puntu.

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua bostehun eta berrogeita hamar euro (550.000 €) izango da guztira.

Diru laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 45.000 euro emango da.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 21ean amaituko da, 12:00etan.

- Proiektuen hasiera: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2020ko irailaren 15ean amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2020ko urriaren 15a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren Diru laguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.net).

Dokumentazio hori II. eranskineko 4. atalean dago.

Aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 21ean amaituko da.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntza jasotzen bada, aurrekontuaren % 100 zuritu beharko da.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Aplikatu beharreko araudia

2019ko otsailaren 12ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2019ko otsailaren 22GAO, 31. zk.).

Informazio gehiago

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusia
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia

kiraola@gipuzkoa.eus
943 11 21 60 / 943 11 29 05

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Diputatu nagusia

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.