SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.3 - Igerian ikasteko jarduerak ikasleentzat

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Lehen hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dauden igeriketan ikasteko jarduerak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

65.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako ikastetxeak
 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko ekainaren 14a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orriak jarduera bukatu ondoren eta, nolanahi ere, diru laguntzen deialdia egiten den urteko ekainaren 14an bukatzen den epean aurkeztu behar dira, C3 formularioarekin (Jardueren memoria eta gastuen eta sarreren balantze xehatua) eta (instalazioetako zuzendaritza teknikoko) ziurtagiriarekin batera.

Ebazpen epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Elena Alberdi Busca 943-112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ukerdi Corres Bea  943 112449 / e-mail: ucorres@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.