SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Etorkizuneko kirolariak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako etorkizuneko kirolariak izendatzeko prozedura

Hartzaileak

Gipuzkoako Etorkizuneko Kirolariak.

Baldintzak

Etorkizuneko kirolari izendatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Dagokion Gipuzkoako federazioko lizentzia indarrean dagoela egiaztatzea. Salbuespenez, beste lizentzia mota batzuk ere kontuan hartu ahal izango dira, kirol maila jakin bat lortzeko egokiagoak baldin badira. Kasu horietan, Gipuzkoako federazioei atxikirik ez dauden klubetako lizentziak onartuko dira. Kirolariak txosten bat aurkeztu beharko du, hori guztia arrazoituz.

b) 2001/2004 bitartean jaioa izatea, gimnasiako eta igeriketako modalitateetan izan ezik, kasu horietan 2005 eta 2006 urteen jaioa ere izan baitaiteke.

c) 2018. urtean oinarri hauen 1. eranskinean adierazten diren kirol merezimenduetakoren bat lortu izana egiaztatzea. Egoera jakin batzuen aurrean
(lesioa, gaixotasuna), Ebaluazio Batzordeak, dagokion federazio gipuzkoarrak txostena egin ondoren, etorkizuneko kirolari izendatzeko proposa
ditzake, ezohiko inguruabarren ondorioz, gutxieneko kirol emaitza horiek lortu ez, baina honako alor hauetan goi-mailako gaitasunak egiaztatzen dituzten kirolariak: aurreko kirol esperientzia, azken hiru urteetako kirol bilakaera, kirol hastapenei buruzko txostenak eta txosten tekniko bidez egiaztatutako bestelako kirol gaitasun batzuk. Nolanahi ere, Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiari dagokio egindako proposamenak onestea.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea

- Etorkizuneko kirolarien izendapenak proposatu ahal izango dituzte:
a) Gipuzkoako kirol federazioek edo federazioei egotzi dakiekeen eginkizun publiko delegatuak  betetzen dituzten bestelako entitate gipuzkoarrek.
b) Egoitza soziala Gipuzkoan duten kirol klubek.

- Foru Aldundia proposamena egin duen entitatearekin komunikatuko da beti, federazioek eta klubek eskaerak aurkeztean adierazitako bitartekoen bidez.

- Etorkizuneko kirolariak izendatzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar dira 1. eta/edo 2. eranskinetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak, hori  guztia horretarako prestatutako inprimakien arabera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko  dirulaguntzen aplikazio telematikoa erabiliz (https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones).
Etorkizuneko kirolaria izendatzeko aurkezten den kirol merezimenduaren azalpenean adierazi behar dira: lehiaketaren izena, eguna, tokia, kirol espezialitatea, kategoria eta lortutako postua. Hori guztia adierazten ez bada, ez da kontuan hartuko.

- Kontuan hartuko diren kirol diziplinak dira soilik 16/2006 Dekretuak, urtarrilaren 31koak, Euskadiko Kirol Federazioenak, eta haren ondorengo aldaketek (azken eguneratzea, 2017ko urriak 17ko agindua) kirol modalitateen eta diziplinen katalogoko eranskinean jaso dituztenak.

- Oinarri hauen ondorioetarako, modalitate, diziplina edo proba olinpikotzat joko dira indarrean
dagoen ziklo olinpikoko udako nahiz neguko joko olinpikoen programa ofizialean sartuta daudenak.
 

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko maiatzaren 17an amaituko da..

Ebazpen Epea

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa da, eskaerak aurkezteko epea zabaltzen den egunetik hasita.

Araudi aplikagarria

02-072/2019 Foru Agindua, apirilaren 9koa, etorkizuneko kirolariak izendatzeko araudia onartzen duena. 2019ko apirilaren 24an argitaratua (GAO zbk: 76).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Elena Alberdi Busca 943-112497 - Pili Zabala Maiz 943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ion Treku Larrañaga 943-112131 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.