SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

B.5 - Gipuzkoako euskal pilotako kirol klubak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubentzako diru laguntzak

Laguntzen zenbatekoa

15.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubak

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
   • Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea.  Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko martxoaren 25a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   • Klubaren jarduera programa
   • Denboraldiko gastu eta sarreren aurrekontu xehatua.
   • B5A formularioa. Lizentziak.
   • B5B formularioa. Zuzendaritza batzordea.
   • B5C formularioa. Teknikariak.
   • B5D formularioa, hala badagokio; kalitate ziurtagiriak.
   • B5E formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea eta abar).
   • Hala badagokio, ikastetxeetan pilota bultzatzeko proiektuak.
 

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea 943-112449 / e-maila: ucorres@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.