SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

B.2 - Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezartzea eta garatzea.

Laguntzen zenbatekoa

206.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
   • Diru laguntza hauek emateko baldintza izango da GKP akordio bat egotea egokia den  modalitatearekin.
   • Laguntzen eskatzaileek dagokion modalitatearekiko akordioan GKP jarduera gisa jasotako infantil, kadete eta jubenilen kategorietako lehiaketa ofizialetan parte hartu behar dute.
   • Eskainitako zerbitzuengatik erakunde eskatzaileek urteko kuota ezarri behar dute bertako infantil, kadete eta jubenil kategorietako kirolarientzat. Kuotaren zenbatekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kirol modalitateko ordezkarien artean erabakiko da GKP akordioetan.
   • Profesionalizatzeko laguntzen kasuan, aurrekoez gainera baldintza hauek ere bete behar dira:
      - Taldekako kirol modalitateen kasuan, gutxienez 8 ekipo edukitzea, edo, gutxienez  80 lizentzia edukitzea banakako modalitateetan, infantil, kadete eta jubenil kategorien artean,  modalitate batean edo gehiagotan, edo hainbat egituratan ere.
         - Langile bat edukitzea, lan egoera arautua eta gutxienez  lanegun erdiko kontratua duela.
         - Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kirol modalitateetako ordezkarien arteko akordioetan erabakitzen diren gainerako baldintza bereziak.

 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko martxoaren 25a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   • B2A inprimakia, GKPko taldeak eta, behar izanez  gero, GKPko kirolariak.
   • B2B inprimakia, GKPko arbitroak.
   • B2C inprimakia, klubaren egiturak profesionalizatzeari buruzkoa.

Elkarlanean aritzen diren entitateek batera aurkez dezakete eskaera hau (halakoetan, parte hartzen duten entitate guztien baimena ere aurkeztu beharko da).

Egiturak profesionalizatzeko diru laguntzen kasuan, profesionalaren lan egoera normalizatua egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (B2D inprimakia). Dokumentazio bera aurkeztu beharko da entitateek lan egoera normalizatuan dauden teknikariak badituzte.

 

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria
KIROL ZERBITZUA. 
 
Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea 943-112449 / e-maila: ucorres@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.