SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.1 - Arautu gabeko prestakuntza programak eta kirol titulazioak lortzeko programak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Jarduera fisiko eta kirol arloan prestatzeko. Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:

C.1.a) Gipuzkoako kirol federazioek Gipuzkoako Lurralde Historikoan ikastaroak antolatzea.
C.1.b) Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo emandako ikastaroetara joatea.

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 €

Hartzaileak

- C.1. a): Gipuzkoako kirol  federazioak

- C.1. b):  Gipuzkoako kirol federazioak eta Gipuzkoako  kirol klubak.

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko irailaren 30a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

C.1.a):
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztuko da, bakar bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Jardueraren memoria xehea.
- Sarrera eta gastuen balantzea

- Gastu guztia zuritzen duten jatorrizko fakturak

C.1.b):
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.  Agiri hori aurkeztuko da, bakar bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Titulua eskuratu izanaren ziurtagiria
- Sarrera eta gastuen balantzea

-Gastu guztia zuritzen duten fakturak

Ebazpen epea

Gehieneko epea bi hilabetekoa izango da; eta epe hori kontatzen hasiko da eskaerak egiteko azkeneko egunetik aurrera.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat jotzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Elena Alberdi Busca  943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Libana Taboada Moran 943-112131 / e-maila: ltaboada@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.