SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.2.b) - Eskola kiroleko kirol materiala kirol federazioentzat

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Kirol federazioentzako eskola kiroleko materiala erostea.

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

Laguntza hauek zuzenduta daude dagokion ikasturteko eskola kiroleko programako jardueretan laguntza teknikoko zereginak eskuordetu zaizkien Gipuzkoako kirol federazioei, klubei edo irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei bakarrik.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko martxoaren 25a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Gipuzkoako kirol federazio, klub, edo entitate bakoitzak hastekoa den ikasturterako edo, bestela, aurreko ikasturterako erabakitako kirol materialeko planari buruz egindako txostena, dituen material beharrak zehaztuz.
- Eskatutako kirol materialaren kostuaren aurrekontu egiaztatua.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat jotzen da

Ebazpen epea

Hilabete bat, eskaerak egiteko azkeneko egunetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA


Elena Alberdi Busca  943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus
 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.