SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.2.a) - Errendimenduko kirol materiala

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Errendimenduko kirola sustatzeko kirol materiala erostea. 

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

2019ko ekitaldian, 1. oinarri espezifikoan adierazitako materialen laguntzak ondorengo kirol modalitateetako Gipuzkoako kirol federazioek eska ditzakete: urpeko jarduerak, xakea, atletismoa, eskubaloia, beisbola eta sofbola, billarra, txirrindularitza, neguko kirolak, esgrima, futbola, herri kirolak, arrantza, piraguismoa eta triatloia.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko martxoaren 25a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Erosi beharreko materialaren azalpena eta ezaugarriak, eta aurrekontua.
- Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Elena Alberdi Busca  943 112497  / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.