SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

B.6 - Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lehiatzen diren taldeak dituzten klubak.

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2019-05-31
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Xedearen arabera, modalitate kolektiboetako gipuzkoar taldeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindiko lehiaketetan parte hartzera zuzendutako bi laguntza mota bereiz daitezke:

   • (B.6.a): Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka erregimenean, modalitate kolektiboetako eta kategoria absolutuko taldeak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindiko liga erregularretan lehiatzen diren klubei zuzenduta
   • (B.6.b): Norgehiagokarik gabe ematen diren laguntza ekonomikoak, kadete, gazte edo junior kategorietakoak diren eta beren kategorian Estatuko Txapelketako fase finalera iritsi diren modalitate kolektiboetako taldeak dituzten klubei zuzenduta, betiere aipatutako fasea Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindi egiten bada.

Laguntzen zenbatekoa

60.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol klubak

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
   • Dirulaguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • B.6.a) dirulaguntzak jaso ahal izateko, klubek egiaztatuko dute kategoria absolutuko bere talderen batek parte hartzen duela Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindiko lehiaketa ofizialetan.
   • B.6.b) dirulaguntzak jaso ahal izateko, klubek egiaztatuko dute beren kadete, gazte edo junior kategorietako talderen bat Estatuko txapelketaren fase finalean parte hartzeko sailkatu dela.
Ez dute dirulaguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izendunen edo zuzeneko dirulaguntzen onuradun diren taldeek edo Kirolgi Fundazioaren laguntzak jasotzen dituztenek.
 

Eskaerak aurkezteko epea

2019ko maiatzaren 31a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   B.6.a) dirulaguntzak eskatzeko, klubek, eskaera orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
    • B6A formularioa.
    • Gauden denboraldiaren egutegia.
    • Taldearen denboraldiaren balantze xehatua (gastuak eta sarrerak).
   B.6.b) dirulaguntzak eskatzeko, klubek, eskaera orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
    • B6B formularioa.
    • Estatuko txapelketaren fase finalerako sailkatu dela jasotzen duen federazioaren ziurtagiria.
    • Aurrekontu xehatua, parte-hartze horren ondoriozko sarrerak eta gastuak adierazita.
 

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.