SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

A.2 - Gipuzkoako toki erakundeak - Igerian ikastea

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako toki erakundeei igeriketako eskola kanpaina garatzeko dirulaguntzak ematea.

Laguntzen zenbatekoa

125.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako toki erakundeak

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko ekainaren 14a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean  adierazitako agiriak.

Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak:

- A2 inprimakia (garatutako jardueraren memoria eta gastuen eta diru sarreren balantze xehatua).

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
 

Isiltasun Administratiboaren efektuak

Eskaera ezetsitzat jotzen da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA


Elena Alberdi Busca 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea  943 112449 / e-mail: ucorres@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.