SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

B.1 - Gipuzkoako kirol klub eta elkarteak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako klub, kirol elkarte eta kirol sozietate anonimoen kirol atalentzako dirulaguntzak ematea, lehia bidez, beren kirol jarduera egin dezaten, beren kirol egiturak profesionalizatu ditzaten, eta kirolean desberdintasuna eta gizarte bazterketa saihesteko programak egin ditzaten

Laguntzen zenbatekoa

410.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako klub, kirol elkarte eta kirol sozietate anonimoen kirol atalak.

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.

- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:

   • Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Egiaztatzea, klub edo kirol elkarteko ataletakoren batean gutxienez, bertako taldeek edo kirolariek gure lurraldean dauden kategorietan parte hartu dutela, dagokien modalitatean, kadete kategoriatik hasi eta absolutu kategorian bukatuta.
   • Egiaztatzea 20 kirol lizentzia gutxienez federatuta daudela, B.2. eranskinean (Gazteen Kirol Plana) jaso direnak barne.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak  indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Arraunketa klubek, txirrindularitza klubek eta pilota klubek ez dute aukerarik izango eranskin honetako laguntzak jasotzeko, modalitate horietako diru laguntzak B.3., B.4. eta B.5. eranskinen bidez araututa baitaude.

Ezingo dute eranskin honetako laguntzarik jaso, bakar-bakarrik futboleko atal bat duten klubek; izan ere, modalitate horretarako laguntzak Real Sociedad Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren bidez arautzen dira.

Halaber, ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen entitate onuradunek.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko martxoaren 25a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.

- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:

   • Uneko denboraldiko jarduketa programa.
   • Denboraldiko gastuen eta diru sarreren aurrekontu xehatua.
   • B1A formularioa, federazio lizentziei eta jolas  txartelei buruzkoa.
   • B1B formularioa, zuzendaritza batzordeari  buruzkoa.
   • B1C formularioa, klubaren egiturak profesionalizatzeari buruzkoa.
   • B1D formularioa, teknikarien zerrenda.
   • B1E formularioa, hala badagokio; kalitate ziurtagiriak.
   • B1F formularioa, hala badagokio; klubaren programak ekitate politikak garatzeko, programa horiek deskribatzen dituzten dokumentuekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea, etab.).
 

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.