SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.5.c) Infantil, kadete eta gazte mailetako taldekako modalitateetako lehiaketa jardueretarako joan-etorriak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Haur, kadete eta gazte mailetako taldekako modalitateetako lehiaketa jardueretarako joan-etorriak.
Atal honen helburua da diru laguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, haur, kadete eta gazte mailetako taldekako modalitateetako lehiaketa jardueretan parte hartzen duten Gipuzkoako ikastetxeei eta kirol klubei.

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko hiru ataletan)

Hartzaileak

Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute Gipuzkoako ikastetxeek eta kirol klubek, baldin eta haien taldeek joan-etorriak egin badituzte eta baldintza hau betetzen badute:

- Lurralde mailako lehiaketetan izena emanda egotea.

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
 

Aurkeztu behar den dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   • C5C formularioa, modalitatea, taldea, kategoria, faktura zk., joan-etorria, data eta prezioa adierazita.
   • Faktura xehatua, eguna, egindako joan-etorria eta taldea adierazita. Eta garraio publikoan egindako joan-etorrien kasuan, dagokien justifikazioa (bidaia-txartela…).

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko ekainaren 14a

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ion Treku Larrañaga 943-112131 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.