SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.5.b) Parte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Parte hartzeko lehiaketa jardueretarako joan-etorriak.
Atal honen helburua da ikasturte bakoitzeko eskola kiroleko programaren barruan txertatzen diren lehiaketa jardueretan parte hartzen duten ikastetxe eta klubek egiten dituzten joan-etorriengatiko diru laguntzak ematea, betiere joan-etorri horiek mugikortasuneko udal planetatik kanpo baldin badaude. Gainera, ezingo da C.5.c) atalaren bidez diru laguntzarik eskatu joan-etorri horietarako.

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko hiru atalentzat)

Hartzaileak

Eskola kiroleko programaren barruan sartutako parte hartzeko lehiaketa jardueren joan-etorrietarako diru laguntzen kasuan, diru laguntza horiek jasotzeko aukera Gipuzkoako ikastetxeek eta kirol klubek izango dute, baldin eta haien taldeek edo kirolariek joan-etorriak egin badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Izena emanda egotea laguntza deialdiaren urtean amaitzen den ikasturteko eskola kiroleko programako parte hartzeko lehiaketetan, bakar-bakarrik benjamin, kimu, haur eta kadete kategorietako ikasleei zuzenduak direnetan.
- Kirolariek garraio berezia eskatzen duen materiala eraman behar duten banakako zenbait modalitateren kasuan, hala nola piraguismoan eta txirrindularitzan, probak antolatzen dituzten federazio arduradunek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntzei buruzko aplikazioaren bitartez egin eskaera
- Eskola kiroleko programaren aplikazioan balorazioa egiteko beharrezko datuak betetzea

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko ekainaren 14a

Ebazpen Epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Elena Alberdi Busca 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Itsaso Nabascues Lasheras 943 112490 / e-mail: inabaskues@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.