SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.6 - Aparteko kirol lehiaketak antolatzea.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak emateko arauak ezartzea, aparteko izaera duten eta mota hauetakoak diren kirol jarduerak antolatzeko:

• Aparteko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagoka erregimenean (C.6.a).
• Kirol erakundeen urteurrenak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagoka erregimenean (C.6.b).
• Kadete edota gazte mailako kategorietan Espainiako Txapelketako fase finalak antolatzeko dirulaguntzak, norgehiagokarik gabeko erregimenean (C.6.c).

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako federazioak, kirol klubak eta bestelako entitateak oinarri espezifikoen 1. oinarrian adierazitako jardueraren bat antolatzen badute.

Baldintzak

Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2019ko maiatzaren 31a

Aurkeztu behar den dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   • C6A formularioa (ekitaldiaren deskripzioa).
   • C6B formularioa (gastu eta sarreren aurrekontu xehatua).
   • C6C formularioa (Ekitaldian zehar euskarari emango zaion erabileraren plana, 6. oinarri espezifikoko c) atalean ezarritakoa betetze aldera).
   • C6D formularioa (Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiak duen lankidetzaren zabalkunderako plana, gutxienez Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak emandako edukiei egokitu beharko zaiena).
   • Bakar-bakarrik C.6.c) laguntzen kasuan, dagokion Espainiako federazioaren ziurtagiria, ekitaldi horren antolaketaren esleipenari buruzkoa, antolaketa horrengatik kanon kontzeptuan ordaindu beharreko kopuruarekin batera.

Ebazpen Epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2019-03-07; 46. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.