SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

MUNDURA beren proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako pertsona fisiko eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako diru lagun¬tzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Beren proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako pertsona fisiko eta irabazi asmorik  gabeko entitateei zuzentzen diren laguntzak

Laguntzen zenbatekoa

Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70 baaino handiagoa. Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30 gutxienez, beste finantzabide  batzuekin estali beharko dute, beste edozein iturritatik lortutakoa, publikoa nahiz pribatua.

Gehienera, 20.000 euroko diru laguntzak izango du.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kulturaren eta artearen alorreko egitasmoak garatzen dituzten pertsona fisiko  eta irabazi asmorik gabeko entitateek, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenak, baldin eta deialdiaren urtean zehar beren proiektu artistikoak  nazioartean erakusteko asmoa badute.

Diruz lagunduko diren jarduerak

- Artearen eta kulturaren alorreko jaialdi edota lehiaketetan prte hartzea.

- Artearen, muskaren, antzerkiaren edo dantzaren alorreko emanaldiak eskaintzea.

Baldintzak

- Jarduera horiek estatu espainiarretik kanpo gauzatu beharko dira, eta Frantziako estatuan izanez gero, abialekutik gutxienez 200 kilometrotara.

- Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar dira jarduerak, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

- Jarduerak, ekonomikoki, bidegarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da.

- Diru laguntzaren xede izango dira soilik eskatzaileak ordaindu beharreko honako gastuak: bidaia edo joan-etorriak, garraioak, ostatu hartzea, otordu-ordainak edo dietak, eta espazioen alokairua.

- Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezake deialdi honetan.

- Urte batean diru laguntza lortzen duen eskatzaileakl ezingo du honelako laguntza bat eskatu hurrengo bi urteetan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:

- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (NAN, CIF, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.

- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

- Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.

- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.

- Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.

-  Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eskatzen duen kopurua zehaztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea

Diru laguntza hauek eskatzeko lehen eguna deialdia argitaratu eta hurrengo eguna izango da eta azken eguna 2019ko apirilaren 4a.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak Internetez egingo dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, diru laguntzetarako eskuragarri dagoen aplikazioa erabiliz.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue :

Oinarri orokorrak     2019ko Deialdia 2019.03.05 G.A:O.

Laguntza hauen oinarri orokorrak 2018an argitaratutakoak dira.

Oharrak Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.