SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

LABORE BEKAK, artistei zuzenduak, Gipuzkoako museoetan site specific arte sorkuntzako proiektuak burutzeko

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako museoetan site especific izaerako proiektuak sortu eta garatzeko artisei zuzendutako bekak. Honek esan nahi du obra artistikoak museo baterako bereziki diseinatua izan beharko duela, museoarekin harreman bakana sortuz, haren bilduma, eraikina, publikoa, ingurua edo gizarte testuinguruarekin elkarrizketa bat  edo beraien  berrinterpretazio bat proposatu beharko duela.

Proiektu artistikoek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira; museoan egonaldiarekin edo ez izan daitezke, eta lanak bukaturikoan emaitzak publikoki azalduko dira.

Laguntzen zenbatekoa

Emango den beken kopurua eta horien zenbatekoa honako hauek izango dira:  4 beka, bakoitza gehienez 7.500 eurokoa.

Hartzaileak

Beka eta laguntza hauek, oinarrietan adierazitako alor edo eremuetako batean diharduten pertsonek lor ditzakete, baldin eta oinarri hauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituen proiektu bat aurkezten badute.

Eskatzaileak beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 36 urte bete gabeak eduki beharko ditu.

 

Baldintzak

- Nahitaezkoa izango da proiektua garatuko den museoaren onarpen gutun bat aurkeztea.

- Eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela administratiboki.

Sorkuntza beka hauek ezingo dira luzatu.

Aurkeztu behar diren agiriak

1. Eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatua.
2  Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (edo baliokidea).
3 Proiektua garatuko den museoaren onarpen gutuna.
4. Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena. Ahal bada, adierazten duen dokumentazioaz lagundua: titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.
5. Auzotartasun egiaztagiria: Eskatzailea azkeneko hamar urteetan gutxienez bost urtez Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko  edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen errolda agiria.
6. Artistak onartuko dituzten museoen ziurtagiria bitartekaritza ematen, bi astetan zehar egindako obra erakusteko visita gidatuen bitartez. Gainera Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Saileko prentsa arloaekin koordinatuta beka jaso duen artelanaren aurkezpenaz arduratuko dira.
7. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana.
8. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku utz ditzaten.
9. Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, beraz, maiatzarren 31an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus),  helbidean barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta..
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko, Kultura, Turismo, Gazteria eta  Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxe¬lena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Ebazpen Epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Kultura, Turismo, Gazteria eta kirol Departamentuko foru diputatuak ebatziko du deialdia, foru agindu bidez.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Gerta daitezkeen ustezko egintzak ezestekotzat hartu behar dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1a artikuluan xedatutakoaren arabera.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2019ko apirilaren 30ekoa (GAO 87, 2019-05-10). Ikusi OInarriak   eta deialdia

Oharrak Internetera Sarrera

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.