SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza lerro honen hiru beketako bakoitzari 2.500 euro dagozkio.

Hartzaileak

Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte, oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete, eta EQZEn graduondoko ikasketak egin nahi dituzten pertsonek.
Bekak zuzentzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei.
Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzaren deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n 16 urte beteak dituzten pertsonek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera orri normalizatuekin batera:                                                                                                                                                                                                                                                                                                                            a) Eskatzaileen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia.
b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz ditzaten.                                                                                                                                                                             d) Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarian.
e) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulaguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
f) Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.

Honez gain:

a) Curriculum vitae dokumentatua, hauek barne:
a.1) Goi mailako graduaren titulua eta zine eskola batetik pasa izanaren egiaztagiria. Beka eskuratzeko lehiatu ahal izango dira, halaber, aurreko baldintzak bete gabe ere esperientzia zinematografiko egiaztatua duten hautagaiak.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                            a.2) EQZEko ikastarorako aurkeztuko duen proiektua (sorkuntza).
a.3) Euskararen ezagutza mailaren adierazpena, titulazio espezifikoa edo ikasketak euskaraz egin izana egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera.
b) Auzotartasun egiaztagiria, egilea azken hamar urteetan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko herriren batean bizi izan dela ziurtatzen duena.
c) EQZEko ikastaroan izena emateko eskaera egin izanaren egiaztagiria.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31ean bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2019ko apirilaren 30ekoa (GAO 87, 2019-05-10). Ikusi OInarriak   eta deialdia

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.